Prentsa Aretoa
2017/06/29
Medikuak lagundutako heriotzaren inguruko eztabaida irekitzea aldeztu du Joseba Agirretxeak
“Gizartea prest dago, beharrezkoa eta egokia da printzipioak,irizpideak eta baldintzak ezartzea, bizitzaren amaiera prozesuan administrazioaren aldetik artatze egokia bermatzeko” esan du diputatu jeltzaleak
Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak medikuak lagundutako heriotzaren inguruko eztabaida irekitzea aldeztu du “halako gaiak konpontzeko prest dagoen gizarte aurreratuan eta irekian bizi garelako”.
Gaur goizean ospatutako osoko bilkuran, diputatu jeltzaleak zera baieztatu du “printzipioak,irizpideak eta baldintzak ezarri behar ditugu bizitzaren amaiera prozesuan administrazioaren aldetik artatze egokia bermatzeko”.
Joseba Agirretxeak EAJ-PNVren jarrera azaldu du, barne hausnarketa prozesu baten ondoren erabakia izan dena. EAJren aburuz “bizitzaren amaierako prozesuari era integral eta integratuarekin begiratu behar zaio eta pertsona guztiek dute artatze paliatibo integrala jasotzeko eskubidea” eta “tratamendu bat ez hartzea edo tratamendua hartzeari uzteko erabakia gaixoaren beraren eskubidea da”. Hori dela eta, diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez “gizartean eztabaida ahalbidetu behar dugu medikuak lagundutako heriotzaren egokitzearen eta despenalizazioaren inguruan”, eta zera hartu du abiapuntutzat “lagundutako suizidioa praktika medikua da eta,gaixotasun sendaezina izateaz gain, onartezin jotzen den sufrimendua pairatzen denean eta beste baliabideen bidez arintzerik izan ez bada, baldintza batzuk aurreikusi behar ditu”.
Agirretxeak gogoratu du Ciudadanos taldeak, gai beraren inguruan aurkeztutako ekimenaren bidez, “Autonomia Erkidegoetan araututa dagoen zerbait eta oso aurrerapen eskasa suposatzen duen zerbait arautzea eskatzen zuen,hau da, adabaki antzeko bat”. Beste alde batetik kritikatu du PSOEk lege propioa aurkezteko borondatea erakutsi izana “ematen du garrantzitsuena dela izenpea nork uzten duen”. Espainiako Gobernuaz eta PP alderdiaz, diputatu jeltzaleak esan du “ez da ageri eta ez du ematen agertuko denik”.
Edozein kasutan, Agirretxeak baieztatu du “lasaitasuna, debatea, azpibatzordeak eratzea, txostena, agerraldiak eta abarrak behar dituen gairen bat baldin badago, hauxe da horietako bat eta ez Ganberan nahierara eratu diren beste horiek”.
“Maite dugun batek heriotza eskatzen duenean horrek esan nahi du bizitzak bizitza izateari utzi diola, bizitza zoragarria denean dena da,baina ez denean, José Hierro poetak esaten zuen moduan, ez da ezer” amaitu du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10