Prentsa Aretoa

2017/09/26

Osoko bilkurak EAJ-PNVren ekimena babestu du produktuak `BEZa gabe´ eskaintzen duten kanpainak debekatzeko

Joseba Agirretxeak salatu duenez “iragarki hauen sustatzaileek Ogasunari iruzur egiten diote edo iragarki gezurtiak egiten dituzte”, eta halako estrategia komertzialak debekatzea eskatu du “iruzurtiak direlako eta BEZaren ordainketari buruzko pertzepzio okerra ahalbidetzen dutelako”

rss Ezagutzera eman
Osoko bilkurak EAJ-PNVren ekimena babestu du produktuak `BEZa gabe´ eskaintzen duten kanpainak debekatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen ekimena onartu du gaur,zeinen bidez Espainiako gobernuari `BEZa gabeko produktuak´ eskaintzen dituzten publizitate kanpainak debekatzea eskatzen zaion. Bozketa ofizialak ostegunean egingo dira, baina Legez besteko Proposamena bozkatzeko eztabaidan, Talde gehienak jeltzaleen proposamena babestearen aldeko agertu dira.

Joseba Agirretxea, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez “kezka handiz ikusten ari gara BEZaren ordainketari buruzko pertzepzio desitxuratua ahalbidetzen duten estrategia komertzialak” egiten direla besteak beste `BEZa gabeko eguna´, `Aurrez ezazu BEZa´, `BEZa gabeko astea´, `Ez ezazu BEZa ordaindu´. Zentzu berean gaineratu duenez “ez dira eredurik egokiena hiritarren artean zergak ordaintzeko derrigorra sustatzeko”.

“Bata ala bestea: publizitate gezurtia edo iruzurra da” laburbildu Agirretxeak. Diputatu jeltzaleak azaldu duenez “era horretako kanpainak egiten dituzten merkatal zentroetan egiten den erosketa bakoitzeko BEZa ordaindu behar da, eslogan horiek esango dutena esanda. Faktura eskatzen dugunean, ez ote da zerga hori agertzen,ala?” galdetu du.

Joseba Agirretxeak era berean salatu duenez halako estrategiek “eragin kaltegarria sortzen dute herritarren kontzientziazioan, mesede eskasa egiten diote ekonomiaren funtzionamendu gardenari eta elkartasunarekin eta zintzotasunarekin zerikusirik ez duten baloreak sustatzen dituzte, gizarte bidezkoagoa garatzeari laguntzen ez dioten ez bitartean”. Horregatik guztiagatik, Ganberaren babesa eskatu du Publizitateari buruzko Lege Orokorra aldarazteko eta halako publizitate kanpainak debekatzeko.

Gure Legebiltzar Taldea