Prentsa Aretoa
2017/10/17
Aitor Estebanek ANC eta Òminum Cultural taldeetako buruak kartzelaratu izana gaitzetsi du, eta argudiatu du bere ikuspuntutik ez dela halako “sedizio deliturik” gertatu
Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez gaia “bihurrera hartu da” eta deitoratu duenez atxiloketek “ez dute giroa baretzen lagunduko”
Aitor Esteban EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak atzokoan Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren ANC eta Òmniun Cultural taldeetako buruak, atxilotu izana gaitzetsi du eta deitoratu duenez “horrek ez du giroa baretzen lagunduko”.
Komunikabideei eskainitako adierazpenetan, Estebanek baieztatu du sedizio delitua ez datorrela bat izandako gertakariekin, bere esanetan “arrazoi berberagatik, sedizioa leporatu beharko baitzitzaien desjabetzeak eragotzi zituzten pertsonei”. Zentzu berean kritikatu du bi ordezkarientzat baldintza gabeko kartzelatzea ezarri izana. “Kontu hau guztia bihurrera hartu da” baieztatu du.
Dena dela eta “gertakari horiek giroa baretzen laguntzen ez duten arren” Esteban “itxaropentsu” agertu da azkenean “gauzak bideratzea eta elkarrizketa gailentzea” gerta litekeelako. “Rajoyri iragan astean esan nion bezala, orain 155. artikulua abian jartzeak giroa gaiztotu egingo luke eta dena pikutara bidaliko luke” baieztatu du. Zentzu berean “eragile politiko,sozial eta judizial” guztiei eskatu die “behar bezain buru argiak izatea, konponbideak bilatzeko prest egotea eta, dagoeneko, nahiko konplikatu dagoen egoera bati zailtasun gehiago ez jartzea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2026/03/11
Kongresua
2026/03/09
Kongresua
2026/02/26
Kongresua
2026/02/25
Kongresua
2026/02/18
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/10/16

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















