Prentsa Aretoa

2017/11/06

Aitor Esteban: “Kataluniako egoerak bere horretan iraun bitartean, ez da giro aurrekontuez hitz egiten hasteko”

ETB1-i eskainitako elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak Entzutegi Nazionala desagerraraztea eskatu du eta atzo Bizkaiko hainbat batzokitan agertu diren pintadak txarretsi ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez “Kataluniako oraingo egoerak bere horretan iraun bitartean, ez da giro Espainiako gobernuarekin aurrekontuez hitz egiten hasteko”.

ETB1eko ‘Egun on Euskadi’ saioan egin dioten elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak gogora ekarri du Espainiako Gobernuarekin aurrekontuen inguruan izenpetu zen akordioa soilik 2017 urterako zela, eta zentzu berean gaineratu duenez “oraindik beste akordiotan sartu gabe ere gai batzuk pendiente daude eta horien jarraipena egin behar dugu”. Zentzu berean esan duenez “gaur egun, gauzak dauden moduan, 155. artikulua mahai gainean, Madrilek Kataluniako Parlament deseginda, ez da giro aurrekontuei buruz hitz egiten hasteko”. Era berean azpimarratu du egoera berean dagoela PSOEk Kongresuan Estatuko lurralde egituraz hitz egiteko bultzatu duen Batzordea. “ Une egokia aukeratzen jakin behar da”, azpimarratu du.

Kataluniako azken gertakariei dagokienez, Aitor Estebanek esan du “harrigarria” izan dela Oriol Junqueras eta Generalitateko beste Kontseilari batzuk atxilotzeko Lamela epaile andreak emaniko agindua: “Larriena da espetxe agindu hori Estatuko Fiskal Nagusiak eskatu zuela” baieztatu du. Zentzu beran esan duenez “giroak pisu handia izan du erabakia hartzeko orduan. Normalena izango zen Belgikan agintariek hartu duten erabakia”. Horrela, Lamela epaile andreak agindutako neurria “salbuespenekoa” dela esan du eta Entzutegi Nazionala desagerraraztea eskatu du “salbuespeneko instantzia judiziala” delako. “Ez luke existitu behar, ez dauka zentzurik. Desagertu beharko luke” baieztatu du.

Bizkaiko hainbat batzokitan agertu diren pintadez galdetuta, Aitor Estebanek deitoratu duenez “ez dute laguntzen” elkarbizitzarako bidean elkarren arteko ulermena eman dadin eta azaldu duenez “zoritxarrez, ez du ematen hiru pertsona bakartien kontua denik” aldi berean hainbat udalerritan egin direlako. Zentzu berean kritikatu duenez “batzuek Katalunia baliatu nahi dute beren ideia falta estaltzeko” eta berretsi duenez “EAJ-PNVren aldetik betidanik egon gara kataluniarrekin eta beren erakundeekin” baina aldi berean argi utzi nahi izan duenez “gure lehentasuna Euskadi da, euskal emakume eta gizonak”.

Gure Legebiltzar Taldea