Prentsa Aretoa

2017/12/12

Euzko Abertzaleak taldeak Podemosen proposamena babestea erabaki du gastu muga malgutzeko helburuarekin bat egiten duelako

Idoia Sagastizabalek ohartarazi du testuak “hobekuntzak” behar dituela, besteak beste Euskadi eta Nafarroako erregimen ekonomiko-finantzarioa babesteari dagokionez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Podemosek gastu araua aplikatzeko irizpideak aldarazteko aurkeztu duen proposamena babestuko du ekimenaren helburuarekin bat egiten duelako; baina, era berean ohartarazi duenez, izapidera onartua izatekotan, EAJ-PNVko diputatu jaun-andreek zuzenketak proposatuko dituzte “indarrean dagoen erregimen ekonomiko-finantzarioa babesteko”, hau da, Euskadiko eta Nafarroako berezitasun foralari dagokionez eta “aparteko beste kontu batzuk hobetzeko”.

Sagastizabalek gogoratu du Euzko Abertzaleak taldea “kezkatu du eta kezkatzen jarraitzen du” Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantzen Jasangarritasunerako Lege Organikoan ezarritako neurriek “Europako Batasunak erabilitakoa baino ikuspegi zorrotzagoa” aurreikusi izanak. Zentzu horretan azaldu duenez, administrazio publiko guztiak “gastu arauak dakarren mugaren mende geratu ziren, Lege Organikoak, defizit eta zor mugarekin batera, maila berean jartzen dituelako aplikatzeko derrigorrari eta ez betetzeak dakartzan ondorioei dagokienez”; eta puntu hori ez da Europan aplikatzen “gastu araua ez delako zigor gisa erabiltzen”.

Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak Podemosi deitoratu dio gaur eztabaidara ekarri duten Proposamena “Madrilgo Udalak daukan arazoaren ondorioa” dela “eta beste administrazio publiko batzuk daude arau horren mende eta beraz, arazo berberak dituzte”. Zentzu berean kritikatu du Podemosek ez duela aldarazpen berbera proposatzen Autonomi Erkidegoetako gobernuentzat. Kritikatu duenez Podemosen proposamenak ez du ezartzen “esandako zor hori noizko bete behar duten”. Eta ohartarazi duenez “Euskadin Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua izango da, Ekonomia Itunaren arabera eta, bere kasuan, Foru Aldundiak, zorpetze maila hori ezarriko dutenak Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantzen Jasangarritasunerako Legearen hirugarren Azken Xedapenean ezarritako Foru erretserbaren arabera”. Gai horiek guztiak zuzenketa bidez proposatuko dira baldin eta Podemosen ekimena gaur izapidera onartua bada.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen aburuz “gastu arauaren aldarazpenak ez du berez esan nahi aurrekontuen egonkortasunari eutsiko ez zaiola, zorra maila jasangarrian egon behar dela ulertzen dugulako, administrazioek baliabide egokiak izan ditzaten”. Baina gogoratu du Espainiako gobernuak berak gastu araua Espainiako gobernuak, Autonomia Erkidegoek, Udalek eta AIREFek osatutako Lantaldearen bidez berrikusteko hartu zuen konpromisoa bete gabe utzi duela eta berretsi duenez “administrazioen superabita,bereziki toki administrazioena, erabakigarria izaten ari da Europarekin hitzartutako egonkortasun helburuak lortzeko”.

Gure Legebiltzar Taldea