Prentsa Aretoa

2018/01/19

38. urteurrena bete delarik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Estatuari exijitu dio Bizkaiko Alonsotegiko Aldana tabernaren kontra egin zen atentatuko inguruabarrak argitzea

Aitor Estebanek Poliziaren eta Espainiako Gobernuaren “erabateko isiltasuna” salatu du eta idatzizko galdera bidez espediente polizialaren kopia eskatu du, eta iragarri du gai hau jorratuko dela hurrengo bilkura aldiko lehen kontrol bilkuran EAJ-PNVk egingo duen lehen galderaren bidez

rss Ezagutzera eman
38. urteurrena bete delarik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Estatuari exijitu dio Bizkaiko Alonsotegiko Aldana tabernaren kontra egin zen atentatuko inguruabarrak argitzea

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ez dio uko egin nahi 1980ko urtarrilaren 20an Bizkaiko Alonsotegi herriko Aldana Tabernan gertatutakoari buruzko egia ezagutzeari, eta lau pertsona hilik irten ziren eta maila ezberdineko zauritu eragin zituen atentatuaren 38. urteurrenaren kariaz idatzizko erantzuna eskatzeko galdera aurkeztu du Estatuko erakundeei eta,hauen artean, Barne Ministerioari, egun hartan gertatutakoaren inguruko informazioa eskatzeko. “38 urte geroago, ez da argitu atentatua nork egin zuen eta “demokratiko deitzen den Estatuak ez luke halakorik onartu beharko”, baieztatu du Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak.

EAJren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak era berean iragarri du gai hau jorratuko dela hurrengo bilkura aldiko lehen kontrol bilkuran talde honek egingo duen lehen galderaren bidez.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak erregistratu berri duen idazki honetan gogoratzen da Bizkaiko Gobernu Zibilak eta Poliziako orduko zuzendari nagusiak agiri publikoan baieztatu zutela “beren gain hartuko zutela behar besteko neurri polizialak eta terrorismoaren kontrako ekintzak abian jartzeko ardura, erakunde demokratikoei laguntzeko eta pertsona errugabeen kontrako indarkeria erabili duten eraileak isolatzeko”. Era berean baieztatu zen igande hartan eragindako atentatuen helburu nagusia zela “garapen konstituzional normala eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak bake giroan egitea eragoztea”.

Erregistratutako galdera berean baieztatzen denez “Espainiako polizia indarrei eta Espainiako gobernuari baino ez zegokien atentatua ikertzeko lana egitea” baina salatu denez “biktimei eta agintariei ez zitzaien sekula ere azaldu zer gertatu zen eta erasoaren inguruabarrak argitzeko zer egin ote zen”.

Horregatik guztiagatik eta atentatu honen 38. urteurrena betetzen delarik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak eskatu du “gertatutakoa argitzea eta Estatuko erakundeen aldetik azalpen argi eta sendoa ematea”.

Gure Legebiltzar Taldea