Prentsa Aretoa

2018/01/23

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Legea aldaraztea proposatu du Kongresuak funtzioko Gobernuei ere kontrola egin diezaien

XI. legealdian gertatutakoa etorkizunean errepikatzea saihestea bilatzen da, funtzioko Gobernuak uko egin baitzion agerraldi deiei erantzuteari eta Ganberaren kontrolpean egoteari

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Legea aldaraztea proposatu du Kongresuak funtzioko Gobernuei ere kontrola egin diezaien

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Lege Proposamena aurkeztu du Gobernuaren 50/1997 Legea aldarazteko, Kongresuak funtzioko Gobernuei ere kontrola egin ahal diezaien.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak XI. legealdian aurkeztu zuen ekimen berbera da. Orduan ere ikusi zen funtzioko Gobernuak uko egiten ziola agerraldi deiei erantzuteari eta Ganberaren kontrolpean egoteari. Hori dela eta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak, orduan bezala, oraingo Legealdian ere, Gobernuaren Legearen 29. artikulua aldaraztea proposatzeko ekimena aurkeztu du “argi eta garbi” gera dadin funtzioko Gobernuak ere Ganberak kontrolatu behar dituela eta funtzioko Gobernuak XI. legealdian egin zuen interpretazio “juridikoki eta demokratikoki onartezina” arbuiatzeko.

Legelari ezberdinek eginiko txostenetan oinarrituta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen ekimenak baieztatzen duenez “kontrol eginkizunaren eraginkortasuna konfiantza harremanaren eguneratzearen – inbestidura- mende uzteko tesiak kontrola egiteko eta ekimenak abian jartzeko ahalmena mugatzea suposatzen du” eta gaineratzen du gertakizun hau, gainera, “bateraezina dela Konstituzioaren 66. eta 23. artikuluekin”. Era berean azpimarratzen duenez “Konstituzioaren oraingo arauketak eta eratorriak ez dute ahalbidetzen funtzioko Gobernuak egin zuen interpretazio okerra” baina jarrera horren aurrean ere egoerari “uko egin behar zaio” eta “argi utzi behar da” Ganberak funtzioko Gobernuei ere kontrola egin behar diela eta ezin dela berriz gertatu XI. legealdian gertatutakoa.

Hurrengo estekan eskuragarri dago EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak erregistratu duen Lege Proposamena: https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/18727/proposicion-de-ley-de-modificacion-de-la-ley-de-go

Gure Legebiltzar Taldea