Prentsa Aretoa
2018/02/07
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearentzat konstituzioaren kontrakoa da organo legegileak Gobernuak grazia-eskubidea egikaritzeko duen gaitasuna mugatzea
EAJ-PNVk ez du begi onez jotzen kondenatu zehatz batzuei indultuak legez eragoztea, esate baterako matxinada eta sezesio delituetan, eta Gobernuak bere erabaki askea Botere Judizialarekin adostu behar izatea
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak konstituzioaren kontrako jotzen du organo legegileak Gobernuaren grazia-eskubidea mugatzea eta, beraz, aldezten du indultuak indarrean dauden terminoetan arautzen dituen Legea bere horretan uztea.
Hala jasotzen da Talde Sozialistak Indultu-Grazia egikaritzeko arauak aldarazteko aurkeztu duen Lege Proposamenari EAJk egin dizkion zuzenketetan.
Justizia gaietarako bozeramaile jeltzale Mikel Legardak baieztatu duenez “grazia-eskubidea ez da egin den delituaren gainean eraikitzen (Konstituzioak aurreikusten dituen kasuetan salbu) baizik eta zuzenbidearen arabera zigortua izan denaren kasuan bete behar den justizia material edo ekitateari dagozkion kontuetan, erabaki judizialak zuzendu behar direnerako; politika kriminaleko koherentzia ezartzeko; elkarbizitza soziala edo erabilgarritasun publikoa ahalbidetzeko, esate baterako erakunde kriminalen lankidetza bermatzeko; nazioarteko harremanetan ematen diren gatazkak arintzeko edo elkarbizitza kalte dezaketen arazo publiko larriak konpontzeko”. Era berean gaineratu duenez “Gobernuari kondenatu zehatzen kasuan grazia-eskubidea egikaritzeko aukera eragoztea Konstituzioa urratzea da, Gobernuaren ahalmen konstituzionalei dagokienez zein legeak kondenatuen artean diskriminazioa eragozten duen berdintasun printzipioari dagokionez”.
Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldea PPk matxinada eta sedizio delituetan indultuak legez eragozteko egin duen proposamenaren kontra dago. Zentzu honetan baieztatu denez “konstituzioaren kontrakoa izateaz gain, arazo politikoak konpontzeko balio lezakeen tresna ukatzea litzatekeelako”. “Pentsatuko al dute proposamen honekin Kataluniako egoera hobetuko dela?” galdetu du Legardak.
Halaber, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ez du begi onez ikusten PSOEk egin duen proposamena beste botere edo organo baten txosten loteslea aurreikusten duena indultua ematerako orduan. “Erabakia adostu beharreko bihurtzen da eta,beraz, konstituzioaren kontrakoa da, indultua Gobernuaren eskubide konstituzionala delako”. Hori dela eta, Mikel Legardak aurkeztutako zuzenketetan ezartzen denez Magistratuaren edo Epaimahai ebazlearen txostena “ez da loteslea izango Gobernuarentzat justizia, ekitate, erabilgarritasun publiko edo birgizarteratze arrazoiengatik, indultu osoa emateko orduan kontuan hartzen direnak”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10