Prentsa Aretoa
2018/03/07
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak abstentzioa bozkatu du alderdi politikoen erregimen eta finantzaketari buruzko Azpibatzordearen Irizpenaren bozketan, presaz itxi delako
Mikel Legardak PSOE, Podemos eta Ciudadanosen arteko akordioa txarretsi du “gainerakoekin kontatu gabe eta abisatu gabe” egin delako, eta boto partikularra emango duela iragarri du
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak abstentzioa bozkatu du gaur Alderdi Politikoen erregimen eta finantzaketari, agintari independenteen inpartzialtasun eta independentziari eta ustelkeria kasuetan salatzaileak babesteari buruzko Azpibatzordearen Irizpenaren bozketan.
Mikel Legardak, Azpibatzorde honetako bozeramaile jeltzaleak, era berean azaldu du Azpibatzorde hau itxi dela “aurretiaz ohartarazi gabe” eta PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek “gainerakoengandik aparte” hiruko akordioa adostu ondoren. “Antza denez, Irizpena hitzartu duten 3 alderdiek alde batean utzi dute Azpibatzorde hau gidatu duten printzipioetako bat, hau da, adostasuna edo ia aho batekotasuna, eta `gehiengoen´ akordioa hobetsi dute. Zilegi da baina orduan, beraiek prestatzen baldin badute, beraiek irentsi beharko dute” esan du Legardak.
Azpibatzordeko bozeramaile jeltzaleak iragarri du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak irizpenari boto partikularra aurkeztuko diola eta datorren asteko asteazkenean berariaz deituko den Batzordean aldeztuko duela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10