Prentsa Aretoa

2018/03/15

Mikel Legarda betirako espetxe zigor berrikusgarriaz: “Ez da lege ona, ez da eraginkorra delitu larriak saihesteko eta bai dakar gure oinarrizko baloreak narriatzeko arrisku esanguratsua”

Diputatu jeltzaleak azpimarratu du EAJ-PNVk bere egiten duela biktimen mina baina “erantzun penalak arautzeko orduan,legegileak, mina gogoan izanda ere, interes orokorra babesteko lana egin behar du”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Zigor Zuzenbideko ehunetik gora Katedradunek berrikitan izenpetu duten adierazpenean baieztatu dutenez, betirako espetxe zigor berrikusgarria ez da lege on bat, ez du gizarte hobea egiten, ez ditu delitu larriak eraginkortasunez saihesten, eta bai dakar gure oinarrizko baloreak narriatzeko arrisku esanguratsua”. EAJ-PNVk betiko espetxe berrikusgarriaren inguruan aldezten duen jarrera da eta Mikel Legardak adierazi duena PPk eta Ciudadanosek  neurri hori are larriago jartzeko aurkeztu dituzten osoko zuzenketen eztabaidan.

Ezer baino lehenago,Legardak bere elkartasuna adierazi die biktimen senideei,  eta baieztatu du zigor zuzenbidea ez dela eraikitzen “biktimen mina ahaztuz”. Era berean gaineratu duenez “zigor erantzunak arautzeko orduan, legegileak, min hori gogoan, interes orokorra bermatzeko lana egin behar du”.

Legardak adierazi du betirako espetxe zigor berrikusgarria dela “zigor zuzenbide neurrigabearen,populismo zigortzailearen eta demagogia zigortzailearen” adibide bat, eta “gizalegezko zigorrak eta zigorretan erantzun bermatzailea ematea  hobetsi zuen adostasun konstituzionala” apurtzeaz gain “ez dago hori eskatu duten politika kriminaleko arrazoirik”. Horrek eraman zuen EAJ legea arbuiatzera eta indargabetzeko ekimena aurkeztera.

Diputatu jeltzaleak era berean azaldu duenez betirako espetxe zigor berrikusgarria “demokrazia berrezarri zenetik politika kriminalaren esparruan hartu den erabakirik garrantzitsuenetakoa da” eta gaineratu du ez dutela eskatu ez  adituek, ez abokatuek, kriminalistek, Zuzenbide Katedrek, Fiskaltzak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, ezta Polizia Judizialak edo Espetxeek ere. Zentzu honetan gogoratu du Zigor Zuzenbideko 100etik gora Katedradunek neurri hori arbuiatzeko adierazpena izenpetu dutela.

Halako proposamenak une honetan eztabaidatzearearen egokitasunaz, Legardak baieztatu du Ciudadanos izan zela Lege Proposamena une honetan desblokeatzea erabaki zuena eta gaineratu du hori egin duela “Zigor Kodean eta  Hiritarren Segurtasun Legean hauteskundeei begira lehiatzeko tresna aurkitu duelako, eta inolako lotsarik gabe erabiltzen du”. Era berean baieztatu duenez  “PP eta Ciudadanos dira zuzenketa horiek aurkeztean bero-beroan eztabaidatzen ari direnak”. “Konbentzituta nago ez dugula gai horretaz berriz hitz egingo izapidea blokeatuta geratuko delako, eta luzapen bidez bere horretan ad eternum geratuko da bero-beroan eztabaidatzerik ez dagoela esanez eta, batez ere, Auzitegi Konstituzionalak bere iritzia eman arte, eztabaida betirako espetxe zigor berrikusgarria balitz, bere egokitasuna baino”, adierazi du.

Legardak amaitzeko azaldu duenez “Fiskaltzaren txostenen arabera, delitu larrienek ez dute behera egiten, gure inguruko espetxe zigor gogorrenak ditugu eta,gainera, adineko espetxeratu asko ditugu”. Ildo beretik gaineratu duenez “Neurri hori indarrean dagoen EBko gainerako herrialdeetan askoz lehenago gera daiteke indargabe”.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk PPk eta Ciudadanosek betirako espetxe zigor berrikusgarria gogortzea eskatzeko aurkeztu dituzten osoko zuzenketak arbuiatu ditu eta neurria indargabetzeko jarrerari eutsi dio.

Gure Legebiltzar Taldea