Prentsa Aretoa

2018/03/20

Euzko Abertzaleak taldeak formalki komunikatu du Hezkuntzarako Itunaren Azpibatzordetik irtetea erabaki duela

Joseba Agirretxeak azaldu duenez EAJ-PNVk erabaki hau hartu du “gure eskariek kontuan hartu gabe jarraitzen dutela eta benetako akordio batetara heltzerik izango ez dela ikusita”

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak formalki komunikatu du Hezkuntzarako Itunaren Azpibatzordetik irtetea erabaki duela

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Hezkuntza Batzordeko presidente andreari formalki jakinarazi dio gaur bere taldeak Hezkuntzarako Estatu mailako Itun Sozial eta Politiko handia egiteko Azpibatzordea uztea erabaki duela.

Joseba Agirretxeak, hezkuntza gaietarako bozeramaile jeltzaleak, aurkeztu duen idazkian adierazten denez “gure eskariek erantzunik gabe jarraitzen dutela eta Azpibatzordeak bere osaeran beharko lukeen aniztasunik ez duela ikusita eta,ondorioz, Sistemaren behar ezberdinei erantzungo dien benetako ituna lortzerik egongo ez dela ulertuta, Euzko Abertzaleak Azpibatzorde honetan parte hartzeari uztea erabaki du”.

Euzko Abertzaleak gogoratu du betidanik “eszeptikoa” izan dela Azpibatzorde honen funtzionamenduari dagokionez eta “oso kritikoa izan ditzakeen emaitzei dagokienez”. Zentzu honetan, iragan urtarrilaren 23an aurkeztu zuen idazkian adierazi zuen Azpibatzorde horretan jarraituko zuela “oinarrizko baldintza” batzuk betetzekotan, hau da, baldin eta Euskadik Hezkuntza esparruan daukan berezitasuna eta eskuduntza aitortzen baziren eta Estatuak EAEren kontra aurkeztu zituen errekurtsoak eta hezkuntzaren uniformizazioa eta birzentralizazioa arbuiatzen baziren.

Oinarrizko baldintza horiek kontuan hartu gabe jarraitzen dutela eta Azpibatzordean egin den zatiketagatik Ituna ezinezkoa izango dela ikusita, Euzko Abertzaleak formalki utzi du gaur Hezkuntzarako Estatu mailako Itun Sozial eta Politiko handia adosteko Azpibatzordea.

Gure Legebiltzar Taldea