Prentsa Aretoa
2018/04/11
Joseba Agirretxeak Tejerina Ministro andreari eskatu dio Yesako urtegiko maldaren segurtasun koefizientea
Diputatu jeltzaleak baieztatu du Nafarroako erakundeen, Euzko Abertzaleak taldearen eta Nafarroako hiritarren kezka “justifikatuta” dagoela, eta Tejerinari eskatu dio Nazioarteko Adituen Taldearen ebaluazioa jaso arte itxarotea
Joseba Agirretxea EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko diputatuak gaur Osoko Bilkuran salatu duenez “segurtasuna dagoela esan arren, oraindik hainbat ziurgabetasun daude Yesako urtegiko maldaren segurtasunaren inguruan”. Hori dela eta, Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministro andreari eskatu dio Urtegiaren segurtasunari buruzko informazioa ematea eta,hain zuzen ere, “inguruan egin diren larrialdi lanen ondoren urtegiaren maldaren segurtasun koefizientea argitzea”.
Hitz egiteko izan duen tartean, Agirretxeak gogoratu duenez 2016tik “ hainbat zalantza daude” urtegiko eskualdeko maldaren segurtasunaren inguruan, Nafarroako Parlamentuan berariaz eratu zen sail arteko taldeak egiaztatu bezala. Era berean baieztatu du Ebroko Konfederakunde Hidrografikoak ez dituela malda honen egoera argitzeko daturik ematen. Gainera, Nafarroako Gobernuari ere ez zitzaion eman azken lanen eta bota ziren eraikinen berri ezta azken Lan Batzordean proiektu berri bat idatziko dela iragarri zela ere, urtegia hazitakoan betetzeko orduan ezinbesteko gertatuko liratekeen lanak egiteko. Agirretxeak gogoratu duenez lan horiek ingurumen saileko baimena behar dute eta, ezinbestean, baimen hori Foru Gobernuak eman beharko du.
“Nafarroako erakundeek, Euzko Abertzaleak taldeak eta Nafarroako hiritarrek Yesako urtegiaren inguruan daukaten kezka arrazoituta dago. Justifikatuta dago gardentasunik ez dagoelako, informaziorik ez dagoelako, berme nahikorik ematen ez duzuelako” salatu du Agirretxeak Isabel García Tejerinaren aurrean.
Horregatik guztiagatik, Diputatu jeltzaleak Ministro andreari eskatu dio urtegiaren segurtasuna egiaztatzen duten agiri eta txostenak, egotekotan,Euzko Abertzaleak taldeari helaraztea, eta “ezinbesteko” jo du Nazioarteko Adituen Taldeak Foru Gobernuak eskatu dio lanaren ondorioak jakin arte itxarotea.
“Talde honek Nafarroari eragiten dioten gai guztiengatik galdetzen eta arduratzen jarraituko du, UPNri txarto iruditu arren”, amaitu du Agirretxeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10