Prentsa Aretoa
2018/04/25
Aitor Estebanek ezagutzera eman du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Aurrekontu Orokorren izapide prozesua ahalbidetuko duela pentsio guztietarako hobekuntza nabarmenak eta Kataluniarentzat denbora politikoa lortu ondoren
Bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez “gure jardun politikoa, izapide hauetan ere, 155 aren indargabetzea albait arinen ematera bideratuko dugu”
Aitor Estebanek, Kongresuko EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak, gaur eman du ezagutzera Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak 2018rako Aurrekontuen Lege Egitasmoaren lehen izapidean bozkatuko duena. Diputatuen Kongresuan eskainitako prentsa aurrekoan, Estebanek baieztatu du bost diputatu jeltzaleek osoko zuzenketen kontrako bozka emango dutela Gobernuarengandik pentsio guztietarako hobekuntzak eta Kataluniarentzat denbora politikoa irabazteko aukera lortu ondoren.
“Egin egin dugu, politika eginez lortu dugu Kataluniarentzako denbora politikoa irabaztea, Gobernuak pentsio guztiak nabarmen hobetzeko egin dugun planteamendua onartzen digula egiaztatu ondoren. Arrazoi horiengatik bihar ez dugu osoko zuzenketaren alde bozkatuko eta Aurrekontuen izapide prozesua ahalbidetuko dugu”, azaldu du Estebanek EAJ-PNVren politika “155aren amaiera albait arinen gerta dadin bideratuko dela” berretsi ondoren.
Erabaki hau hartu dute atzo Moncloan bertan Andoni Ortuzar EAJren EBBko Presidenteak Estatuko gobernuko Presidente Mariano Rajoyrekin “egoera orokorraz hitz egiteko” batzartu ondoren. Estebanek berak azaldu bezala, Andoni Ortuzarrek Rajoyri azaldu zion “EAJ-PNV 155.artikuluaren aplikazioaren kontra dagoela” eta “salbuespen egoera horrek denboran iraun ahal izatearen ondorioz hor nonbait sortu diren sirenen kantuek eragiten dioten kezka handia”. Bilera berean, Gobernuari adierazi zitzaion EAJ-PNVk oso begi onez hartu dituela pentsiodunen taldeak egiten dituzten aldarrikapenak eta “bidezko” jotzen dituela esan zuten.
Gaur goizean EAJ-PNVk planteamendu biei baietza ematen zaielaren albistea jaso du eta, ondorioz, Estatuko Aurrekontu Orokorrek lehen izapide prozesua gainditu ahal izango dute. Alde batetik, Rajoy Presidenteak osoko bilkura hasi baino minutu batzuk lehenago egin dituen adierazpenetan lehen aldiz `elkarrizketa politikoaz´ hitz egin du. “Poztu egiten gaituzte gaur Rajoyk Govern-a eratu bezain laster 155a bertan behera geratuko dela esanez egin dituen adierazpen politikoek, eta, beste alde batetik esan du Katalunian elkarrizketa aldi berria ireki beharra dagoela”, esan du Estebanek. Halaber, Espainiako gobernuak adierazi dio pentsioei buruz egindako planteamendua onartuko duela. Jeltzaleen bozeramaileak esan du “aldarrikapen bidezkoak” direla argi eta garbi pentsiodunek “erosahalmena nabarmen galdu dutelako”. “Erreakzionatu beharra zegoen eta Estatuak ahalegin bat egin behar zuen”, esan du Estebanak. Beraz, EAJ-PNVri esker, pentsioen igoera orokorra emango da KPI indizearen arabera. Neurri horrek atzeraeragina izango du 2018ko urtarriletik aurrera eta igoera hau 2019ra ere luzatuko da. Era berean, alargun pentsioen oinarri arautzailea 2018an lau puntu igoko da, hau da, %56ra iritsi arte, eta 2019an beste lau puntu igoko da, %60ra iritsi arte. Azkenik, Euzko Abertzaleak taldeak Iraunkortasun Faktorea gutxienez 2023ra arte atzeratzea lortu du.
Aitor Estebanek berretsi du Espainiako gobernuak jeltzaleen planteamendu bikoitz hau onartu izanak ez dakarrela Kontuak beste barik onartuko direnik. Orain hilabeteko iraupena izango duen izapide prozesua zabaltzen da eta Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak, pentsioak hobetzeko aurkeztuko dituen zuzenketa partzialekin batera aurkeztuko ditu Aurrekontuak hobetzeko beste hainbat.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10