Prentsa Aretoa

2018/06/04

Aitor Estebanek PPri ohartarazi dio Aurrekontuak Senatuko izapidean aldaraztea izango litzatekeela “euskal gizartea zigortzea”

Bozeramaile jeltzaleak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez “beroaldi batean” PPk Euskadiko partidak aldatzen baditu “bost minutuko poza izango litzateke baina oso negozio txarra ere bai, eta horren erantzule izango lirateke euskal gizarte osoaren aurrean”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatu eta bozeramaileak, gaur goizean aitortu du ez dakiela zer gertatuko den Senatuko izapide prozesuan,baina PPri ohartarazi dio Euskadiko zuzenketak aldarazteko egin dituen mehatxuak egi bihurtuko balira “bost minutuko poza ekarriko lukete baina oso negozio politiko txarra izango litzateke”, “euskal hiritargo osoa” zigortzea ekarriko lukeelako eta “horren erantzuleak eurak izango liratekeelako”.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aitor Estebanek baieztatu du berak uler dezakeela “baten bat haserre egotea”, baina azpimarratu du EAJ-PNV “guztiz gardena” izan dela Moncloarekin izandako elkarriketetan eta etengabe informatu diola iragan asteko mugimenduez. Zentzu berean esan du “PPren aldetik kalkulu oker bat egin dela”, zentsura mozioaren epeak murriztean, eta gaineratu duenez “PPk ez zuen Gürtel-en epaiaren aurrean behar bezala erreakzionatzen jakin”.

“Epaiketa etiko gisa aurkeztu nahi zuten baina gauza gehiago zeuden: erantzukizuna erakundeen eta Gobernuaren egonkortasunagatik, interes partidistak, asmo pertsonalak,… Rajoy babestearekin, egonkortasun handiagoa egongo litzateke? Argi eta garbi ez, Ciudadanosek PPri bere babesa kendu ziolako eta zentsura mozio gehiago iragarri zituztelako. Benetako apurketa antzeman zitekeen. Egoera irakurri beharra zegoen, erantzukizunez jokatu eta erabaki bat hartu euskal hiritargoa gogoan”, azaldu du Estebanek.

Pedro Sánchezen gobernu berriari dagokionez, Estebanek baieztatu du “distantziarekin eta banatzen gaituzten ezberdintasunekin ere, ahal dugun neurrian, gobernagarritasunaren alde egingo dugu”. Zentzu berean gogoratu du Pedro Sánchezek berek zentsura mozioan eman zuen diskurtsoan esan zuela Estatuko Aurrekontu Orokorrak errespetatuko zituela, proposatuko ziren lege aldarazpenei buruz EAJri komunikazio preferentea eskainiko diola eta komunikazio horri eutsiko zaiola hauteskundeak deitzeari buruz hitz egiteko orduan. Legealdiaren etorkizunaz, Estebanek ez du ukatu “konplikatua” izan daitekeela Ganberan dauden gehiengoei erreparatuta,baina Sánchezi eskatu dio “sinbologietatik harago, mezu batzuk zabal ditzala, besteak beste matxinada delitua aldarazteaz hitz egiteari uztea eta adostasuna eta elkar ulertzea bilatzeko tonua erabiltzea”. Izendapen berriei buruz, Estebanek esan du espero du “Estatuaren nazio aniztasuna ulertuko duen jendearekin asmatzea”

Gure Legebiltzar Taldea