Prentsa Aretoa

2018/06/27

Aitor Estebanek Europako ametsa apurtzeko arriskuaz ohartarazi du: “erasoaldi honekin etor daitezke populismoaren gorakada eta EBren baloreen porrota”

Europako Kontseiluaren hurrengo bileraz informatzeko osoko bilkuran, bozeramaile jeltzaleak esan du migrazio krisiei eman beharreko konponbideek politika horiek “komunitario” bilakatzea ekarri behar luketela eta “Europako egituretatik” aplikatu beharra dagoela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak Kongresuan Europako Kontseiluaz informatzeko egin den osoko bilkuran esan du migrazioari “ekiteko orduan”, kanpoko gaitzat baino “barne gaitzat” hartu behar dela “Europako herrialdeen baitan bizi den tentsio politikoagatik”. Zentzu berean ohartarazi du “Europako ametsa” apur daitekeela estatu kideek “beren mugak kateatuta ixten badituzte”. “Horrek ekarriko luke Schengen apurtzea, eta Schengen da Europako ikonorik nagusienetakoa. Erasoaldi honekin etor daitezke populismoaren gorakada eta EBren baloreen porrota”, ohartarazi du.

Estebanek tribunatik baieztatu duenez “behin betiko onartu beharra dago `Dublín III´ deritzonak ez duela funtzionatzen, eta aldarazi beharra dagoela”. Era berean deitoratu du babes politika komuna ez egotea eta “babes derrigorrak bakoitzak bere erara interpretatzea”. Errefuxiatuen inmigrazioaren eta inmigrazio ekonomikoaren artean dauden ezberdintasunei begira “pedagogikoa” izatea aldarrikatu ondoren “onartezin” jo ditu “berotan eginiko itzulketak”, Espainiak “gehiegikeriaz praktikatu duen zerbait” diela esanez.

Horregatik guztiagatik, Estebanek baieztatu du konponbideak “emigrazio politikak komunitario” bilakatu beharra dagoela eta aldarrikatu du “babesa emateko irizpideak Europako funtzionarioek aplikatzea”. “Ezin da izan Estatu bakoitzak egitea, Europako egitura batetik aplikatu behar direlako”. Era berean esan du emigrazioak “hitzarmen eta derrigor politika” aurreikusi beharko lukeela, zeinen bidez derrigor horiek betetzeko prest ez daudenentzako ondorioak egongo diren “Europako funts ekonomikoen fluxuak murriztuta izatea”, esaterako. Era berean planteatu du Europak “kupo migratzaile ekonomikoak” planteatzea.

Halaber, jatorrizko herrialdeen garapen ekonomikoari dagokionez, Estebanek baieztatu du “lankidetza nahikoa ez dela” eta ohartarazi du Afrikako herrialdeen garapenak, nekazaritza esparruan, ondorioak izango dituela NPK moduko politiketan eta OMCren akordioetan. “Europako Batasunean aldarazpenak egin beharko dira eta ondorioak izango ditu eta dibertsifikatu beharra izango du”.

Amaitzeko, Estebanek Espainiako Gobenruko Presidenteari erreklamatu dio Europa mailan defendatzen duen lankidetza bera Espainiako estatuan ere aplikatu beharra dagoela, eta hori esan du barruko fluxu migratzaileen eta Lagundu gabeko Adingabe Atzerritarren kudeaketaren inguruan dagoen “arazo handia” gogoan. Zentzu honetan, bozeramaile jeltzaleak tribunatik gogoratu du duela egun batzuk Donostian bizi zen egoerak eragiten duen kezka, ia berrogeita hamar bat etorkin bakarrik iritsi zirelako “inork inor abisatu gabe, erantzukizunak hurkoaren bizkarrean jarriz. “Hor denak daude inplikatuta, Fiskaltzakoak, Barne Saila, erantzukizunak dituzten poliziak eta gizarte zerbitzu eskudunak. Premiaz eskatzen dizut Europa mailan planteatzen den lan hori Espainiako estatu mailan egitea”, esan dio Sánchezi.

Beste alde batetik, Estebanek Europa mailan “zutabe fiskala” indartzea eskatu du, zeinetan bozeramaile jeltzalearen aburuz Euskadiko Ekonomia Ituna “ezin hobeto egokitzen den” eta Sánchezi eskatu dio BREXIT-ari heldu behar zaionean Gibraltarrez ez ahaztea eta “ontzat jo du” Europa mailako talde militarra eratzeko ekimena.

Gure Legebiltzar Taldea