Prentsa Aretoa

2018/06/27

Joseba Agirretxea kezkatuta agertu da Celaá Ministro andrearen erantzunarekin: “Ez digu bermatu EAEko bekak berriro errekurrituko ez direla”

Kongresuan egin den kontrol bilkuran, Diputatu jeltzaleak Euskadiko Hezkuntza Sailburu ohiari erreklamatu dio berehala amaiera ematea Estatuak Euskadiko bekei aurkeztutako errekurtsoek eragiten duten “ziurgabetasun egoerari“

rss Ezagutzera eman
Joseba Agirretxea kezkatuta agertu da Celaá Ministro andrearen erantzunarekin: “Ez digu bermatu EAEko bekak berriro errekurrituko ez direla”

ARGAZKIA JAITSI

“Celaá Ministro andreak Estatuak Euskadiko beka sistemaren kontra etengabe jartzen dituen errekurtsoei amaiera ematea erreklamatzeko egin den eskariari emaniko erantzuna guztiz kezkagarria izan da; ez du bermatu berriro errepikatuko ez dela”, deitoratu du Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko hezkuntza gaietarako bozeramaileak, Espainiako kontrol bilkura amaitutakoan.

Osoko bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Agirretxeak salatu du 2014-2015 ikasturtetik hona Estatuko Gobernuak EAEko administrazioak emaniko unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko bekak errekurritu dituela “insegurtasun eta ziurgabetasun egoera sortuz eta beka sistema ezberdin bi batera existitu ziren ia 30 urteren buruan ezustean sortarazi den litigiositateaz gain”. Hori dela eta, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministro andreari eskatu dio “premia osoz” praktika horiei amaiera ematea.

Agirretxeak azaldu duenez Euskadiko beka sistema ez da soilik elikatzen bere finantzaketa sistema berezitik, baizik eta arauak egiteko daukan ahalmenetik dator Gernikako Estatutuaren 16k artikuluak EAEri hezkuntza alorrean aitortzen dion eskuduntzagatik.

Dena dela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohiak eta gaur egungo Espainiako Ministro andreak ez du “gogobetetzeko moduko erantzunik eman”. Agirretxearen esanetan “Euzko Abertzaleak taldeak lanean jarraituko du Estatuak eskumen markoa errespeta dezala zaintzeko eta, hain zuzen ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoak hezkuntza arloan daukan eskuduntzari dagokion guztia”.

Gure Legebiltzar Taldea