Prentsa Aretoa
2018/10/24
Estebanek Sánchezi deitoratu dio Flandriako Gobernuaren Espainiako ordezkariari estatus diplomatikoa kendu izana: “Argi eta garbi erakutsi duzu adierazpen askatasunari ez diozula balio handirik ematen”
Kontrol bilkuran, jeltzaleen bozeramaileak Espainiako gobernuaren erabakia “harrigarri” jo du, eta Gobernuari deitoratu dio bere “frustrazioa” Belgikarekin ordaindu izana eta “Flandriaren aurpegian halako zaplastekoa eman izana”
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren taldeko bozeramaileak, gaur salatu du Espainiako gobernuak Flandriako gobernuaren Espainiako ordezkari André Hebbelincki estatus diplomatikoa kendu izana Flandriako Parlamentuko Presidenteak Espainiako demokraziaren kalitateaz eta espetxeratutako lider independentisten defentsan egin dituen adierazpenengatik: “Egintza benetan bitxia eta harrigarria; oso azal fina duela erakutsi du eta adierazpen askatasunari oso balio txikia ematen diola”, esan dio.
Kontrol bilkuran, jeltzaleen bozeramaileak kritikatu du “Belgikari eman nahi dioten zaplastekoa” Carles Puigdemont eta Llarena epailearekin zerikusia duen prozesu judizialagatik “Flandriaren aurpegian eman diote” eta gaineratu du gertakari honek eragin duela Flandriako parlamentua aho batez agertzea Espainiako gobernuaren kontra eta adierazpen askatasunaren alde.
“Handitasuna ere erakusten da txikiekin daukagun jarrerarekin”, esan du Estebanek, eta gaineratu duenez “Belgikarengandik asko ikasteko daukagu” Katalunia eta Euskadirentzako konponbide izan daitezkeenak gogoan. “Flandriak estatus diplomatikoa ematen zaion ordezkari bat izan dezake eta kanpo gaietako eskuduntzak dituzte hainbat alorretan. Izan ezazu hori gogoan”, esan dio Sánchezi .
Amaitzeko, Estebanek Espainiako gobernuko buruari gogoratu dio Saudi Arabiak Kanadako enbaxadoreari estatus diplomatikoa kendu ziola herrialde hartan Giza Eskubideei ematen zaien tratua kritikatzeagatik. “Uste dut ez duzula Saudi Arabiaren parean geratu nahi, Espainian beste maila batean dagoelako, edo egon behar lukeelako”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10