Prentsa Aretoa
2018/11/27
Aitor Estebanek Batzorde Konstituzionala presaz deitu dadila erreklamatu du, Sekretu Ofizialen Legearen erreforma eztabaidatze aldera
Batzordeburuari zuzendutako gutun batean —erakunde horretako gainerako ordezkariei ere helarazi die—, Euskal Taldearen lege-proposamena izapidetzeko orduan izandako atzerapena salatu du, “gai garrantzitsua” dela nabarmendu du, eta “kontu horretan esku hartzeko” eskatu du
EAJ-PNV Euskal Legebiltzar-Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek gutun bat bidali dio Batzorde Konstituzionaleko buruari, eta, horren bidez, Sekretu Ofizialen Legearen erreforma izapidetzeko orduan izandako atzerapena salatu du, eta erreklamatu du presaz deitu dadila lege-proposamen horri buruzko batzordearen bilera. Batzorde horretako legebiltzar-taldeen bozeramaileei ere igorri die idazki hori.
Estebanek berriz ere adierazi du, oraingo honetan idatziz eta Batzordeen Erregistroan horren berri jasoz, Ganberako Batzordeak eta Mahaiak “ez dutela ezer egin” ekimen hori izapidetzeko; haren esanetan, “onartezina” da hori. Hori dela eta, txostengileak izendatu eta sei hilabetera eta Osoko Bilkurak Euskal Taldearen erreforma hori izapidetzeko onartu eta bi urtera, honako hau eskatu dio Jesús Posadari: “aintzat hartuta hain gai garrantzitsua dela, gardentasunak eta informazioa eskuratu ahal izateak ematen diotela zentzua demokraziari eta ikerlari nahiz historialariek luzez eskatu dutela 1968ko arau frankista hori erreformatzeko, kontu horretan esku har dezala, presaz, eta dagozkion izapideak egin ditzala, prozedura parlamentarioak abiarazteko eta aukera emateko Batzorde Konstituzionalean proposamen hori eztabaidatzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10