Prentsa Aretoa
2019/02/06
Sagastizabalek konponbide “adostu eta errealista” aldarrikatu du Sestaoko Navalarentzat, eta “erantzukizuna” eskatu du “gauzatu ezin diren aurreikuspenik ez sortzeko”
Industria Batzordean eta Reyes Maroto Ministro andrearen aurrean gogoratu duenez “Batasuneko legeriak eragotzi egiten du batzuek erreklamatzen duten erreskatea inbestitzaile pribaturik gabe gauzatzea”
Idoia Sagastizabalek, Kongresuko EAJ-PNVren taldeko Industria gaietarako bozeramaileak, gaur aldarrikatu du Sestaoko Navalarentzat “irtenbide adostu eta errealista” ematea, eta eragile politiko eta ekonomikoei eskatu die “erantzukizunez jokatzea, gauzatu ezin diren aurreikuspenik ez sortzeko”.
Kongresuko Industria batzordean, zeinetan Reyes Maroto Ministro andreak ere hitz egin duen, Sagastizabalek baieztatu du ontzigintza “sektore estrategikoa” dela eta etorkizuna duela eta euskal ontziolek beren lekua hartu dutela eta jarduera maila ona erakutsi dutela, baina era berean adierazi duenez “Sestaoko Navalaren arazo nagusia estrukturala da”.
Zentzu berean, Sagastizabalek esan du euskal ontziolaren arazoa “ez dela gaur egungoa”, baizik eta pribatizatu zenetik datorrela,orain dela 10 urte, eta beste ontziola batzuei lan zibilean parte hartzeko aukera eman zaiela produkzio militarrera dedikatu behar direnean. Hori dela eta, Partido Popularrari egotzi dio “demagogia egin izana”. “Erantzukizuna izan duzue eta gobernuan egon zaretenean ez zarete Ezkerraldera joan, ez zarete sektorearekin eta Eusko Jaurlaritzarrekin batzartu. Beraz, “leziorik ez”, esan dio Sagastizabalek Batzordeko bozeramaile popularrari.
Diputatu jeltzaleak gaur goizean Iñigo Barandiaran euskal taldeko diputatuarekin hartu du Navaleko Enpresa Komitea, eta berretsi du Eusko Jaurlaritza lanean ari dela inbestitzaile pribatu bat lortzera begira “Batasuneko legeriak Estatuaren laguntzei mugak jartzen dizkiola ulertuta”.
“Industria ulertzen dugu motore ekonomiko eta gizarte kohesiorako eragile den neurrian. Egoera zaila dugu aurrean, langile asko eta hainbat enpresa daude tartean,baina era berean ulertzen dugu errealismotik ekin behar zaiola eta kontuan hartu behar dela ezinezkoa dela %100eko inbertsio publikoa egitea likidazio egoeran dagoen enpresa batean, EBko araudiaren arabera. %50ekoa egin liteke inbestitzaile pribatu bat egotekotan”, azaldu du. “Erantzukizunez jokatu behar dugu gauzatu ezin diren aurreikuspenak ez sortzeko, eta gai hau eztabaida partidistatik ateratzea eskatu nahi dut”, amaitu du Sagastizabalek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10