Prentsa Aretoa
2019/03/05
EAJ-PNVko bost diputatuek Euskadiren mesedetan egin duten lana nabarmendu du Aitor Estebanek :“Daukagun pisua baliatzen jakin dugu akordio zerrenda luzea lortzera begira”
Radio Euskadin egin den irratian, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du Espainiako parlamentuan Euskadi eta euskal interesen defentsa erreferentziatzat izango duen norbait egoteak daukan garrantzia
Aitor Esteban, EAJ-PNVren euskal taldeko bozeramaile eta A-28ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak, Kongresuko bost diputatu jeltzaleen lana balioetsi du “Euskadirentzat oso probetxugarria” izen den legealdian, eta baieztatu duenez “daukagun pisua erabiltzen jakin izan dugu, euskal gizartearen mesedetan akordio zerrenda luzea lortuz”.
Radio Euskadin egin den mahai inguruan eta Elkarrekin Podemos, PSE, PP eta EH Bilduko ordezkarien aurrean, Estebanek esan du garrantzitsua dela “Espainiako parlamentuan egotea Euskadi eta euskal interes sozialak, ekonomikoak eta euskal herritarren autogobernua defendatzea erreferentziatzat izango dituen norbait”.
Horrela, Aitor Estebanek azaldu ditu azken legealdi honetan EAJ-PNVk Madrilen erdietsi dituenak “Kupo berria lortu dugu, Nafarroaren ekarpena, Ekonomia Itun berria, Euskal Y Trenbidearen kronograma, lehen aldiz 2023an martxan jartzeko konpromisoarekin.Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea, Goi Nerbioi arroaren saneamendua, Ertzaintzari buruzko akordioak, I+G+B inbertsioak … legealdiaren lehen zatian. Bigarrenean, Rajoyren ezetzarekin ere lortu genuen pentsioen igoera, Pasaiako portuko inbertsioak, Forondako 24 orduko zerbitzua… gure lehentasuna Euskadi delako”.
Aitor Estebanek era berean deitoratu duenez Legealdi honetan “PSOEko bozeramaileari Kongresuko tribunan entzun behar izan diogu `kuponazoaz´ hitz egiten”, eta PSOEri deitoratu dio “ausardiarik eza” “denbora galtzeagatik” eta Sekretu Ofizialen Legearen edo “Mozal Legearen” erreformak aurrera ez ateratzeagatik. Biak izan dira Euskal Taldeak bultzatu dituen ekimenak.
Halaber, Estebanek kritikatu du Podemosek eta EH Bilduk zentsura mozioaren ondoren Gastu Muga eragotzi izana “lehen aldiz, sei milioi gehiago aurreikusten zituen arren Autonomia Erkidegoentzako gastu sozialerako”. Ildo beretik salatu du Podemosek Toledoko Ituna “leherrarazi” duela.
Amaitzeko eta A-28aren ondoren eskuineko hiru alderdiek gobernatzeko izan dezaketen aukeraz, Estebanek ohartarazi du “inboluzio arriskua” dela askatasun edo politika sozialetan, baina baieztatu duenez “kezkagarriena da PPko euskal ordezkari batek, Iñaki Oyarzabalek, Senatuan proposatzea Estatutua bete gabe geratzea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10