Prentsa Aretoa

2019/04/14

Mikel Legardak Trebiñuko barrendegiko herritarrak kontsultatuak izateko EAJ-PNVk duen konpromisoa berretsi du

Kongresurako hautagaiak baieztatu du Madrilen EAJ-PNVk baino ez dituela defendatu Euskadi, Araba eta Trebiñuren interesak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Trebiñuko herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko inplikazioa dugu. Inplikazio hori berretsi eta areagotzeko konpromisoa dugu. Gure esku dagoen heinean, Trebiñuren eta bertan bizi diren pertsona guztien alde egiten jarraitzeko konpromisoa dugu estatuko aurrekontu orokorren bidez, aldi berean barrendegiarentzako behin betiko konponbide bat bilatzen dugun bitartean. Herritarrei kontsulta egiteko une historikoa heldu da” esan du Legardak.

“Ez zaituztegu ahazten, zuena gurea ere badelako. Horregatik, estatuko aurrekontuak negoziatu genituenean barrendegia gogoan izan genuen eta diru partida bat lortu genuen La Pueblarako sarrera den Zadorra ibaiko zubia zaharberritzeko. Hitzetatik haratago, ekintza zehatzak aurkez ditzakegu. Gainontzeko alderdiek ez zuten Trebiñu gogoan izan aurrekontuetan. EAJ-PNVk baino ez zuen Trebiñu aipatu” baieztatu du Legardak  Arabako Foru Aldundiak Burgosko Diputazioarekin sinatutako hitzarmenenen edukia goretsi baino lehen. “Pertsonak jartzen ditugu beti erdigunean. Ez dira hitz hutsak, errealitatean isla du jarrera horrek. Ikusi besterik ez dago Arabako Foru Aldundiak, EAJ-PNVk zuzendutakoak, zuokin guztiokin duen konpromisoa. Adineko pertsonei, desgaitasunen bat dutenei eta menpekotasun egoeran daudenei arreta emanez; azpiegiturak, ekipamenduak eta ondare artistikoa hobetuz; kultura, hezkuntza eta euskara arloetan ekimenak sustatuz; genero indarkeriaren aurka eginez eta berdintasun politikak sustatuz; gazte trebiñuarrak Arabako Foru Aldundiaren gazteria politiketan txertatuz, gazte arabarrek dituzten baldintza berberetan; suhiltzaile eta salbamendu foru zerbitzua Trebiñura zabalduta” esan du.

Ekitaldiaren aurretik Kongresu eta Senaturako hautagai arabarrek topaketa bat izan dute barrendegian bizi diren alderdikide eta alderdizaleekin. Almudena Otaola Senaturako hautagaiak esan duenez, “EAJ-PNVk pertsonak eta lurraldea ditu gogoan. Baina, horrez gain, Araba izateari buruz beren iritzia emateko aukera eskatuz Trebiñuko herritarren eta erakundeen aldarrikapen historikoa dugu gogoan”.

Gure Legebiltzar Taldea