Prentsa Aretoa

2019/04/16

Mikel Legardak balioetsi ditu Madrilen Arabako azpiegiturak modernizatzera begira lortutako konpromisoak

Legarda Kongresurako hautagaia izango da Arabatik, eta Araba eta Euskadiren garapen ekonomikora begira funtsezko jo ditu Forondako aireportuaren 24 orduko zerbitzua, Arasur-Júndiz-Foronda ardatz logistikoa, Abiadura Handiko Trena eta AHT Vitoria Gasteizera lur azpitik sartzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Madrilen OFF zeuden bitartean, EAJ-PNV ON zegoen. Madrilen elkarren arteko borrokan murgilduta zeuden bitartean, EAJ-PNVk `akordio´ hitzaren indarra balioesten zuen Foronda irekitzeko akordioak bilbatuz, Arasur-Jundiz-Foronda ardatza bultzatzeko ahalegina eginez, AHT erakartzeko eta Vitoria-Gasteizera lur azpitik eta lehengo ibilbidetik sar dadila lortzeko negoziaketari eutsiz”, esan du Mikel legardak, Arabatik Diputatuen Kongresurako hautagaitza jeltzalearen zerrendaburu denak.

Gaur goizean Vitoria-Gasteizko tren geltokian egin den ekitaldian, Arabaren ordezkari gisa berrautaketara aurkezten den hautagaiak baieztatu du EAJ-PNVk lan egin duela euskal azpiegiturak modernizatzeko: “Euskadin, Bruselan eta Madrilen egin dugu. Araba eta Euskadi osoa modernizatu behar dela ahaztu gabe. Gure azpiegiturak ahaztu gabe, EAJ-PNV hemen eta han Euskadiren alde mugitu ezik, ez PPk ez PSOEk ezta beste inork ere ez duelako egingo”, adierazi du.

Mikel Legardak balioetsi ditu Madrilgo Euskal Taldeak euskal ekonomiarentzat ezinbesteko diren azpiegituren inguruan erdietsi dituenak. “Arabak Europari begiratzen dio. Horregatik egon nahi dugu Madrilen legebiltzar talde indartsuarekin, Estatuak bere konpromisoak bete ditzala lortzeko, mahai gainean abiadura handiko lineak jar ditzan, gure industria garatzeko lineak, gure ongizaterako lineak, proiektu estrategikoak, Europarekin lotzen gaituzten lineak”, nabarmendu du.

Mikel Legardaren ondoan izan da Almudena Otaola Senaturako hautagaia eta azken honek azpimarratu duenez, “gizarteak era guztietako azpiegiturak behar ditu pertsonak eta merkantziak mugitzeko, gure industria produktiboa eta esportatzailea bideratzeko. Ingurumen aldetik, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik iraunkortasunez eta jasangarritasunez programatutako azpiegiturak”.

Gure Legebiltzar Taldea