Prentsa Aretoa

2019/04/17

Mikel Legardak pentsioen kudeaketa eskatu du

Kongresurako EAJ-PNVren hautagai arabarrak gogorarazi du pentsio guztien balioa KPIren arabera handitzea, alargunen pentsioak 8 puntu igotzea eta jasangarritasun faktorea ez aplikatzea EAJ-PNVk Madrilen egindako lanaren emaitza dela

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak pentsioen kudeaketa eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

“Zurea gurea dela esatea lema bat baino askoz gehiago da. Gurekin zerikusi zuzena du Gizarte Segurantzak. Gure herritarrek bizimodu duina izateko prestazioak bermatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horretan jarri dugu azpimarra Madrilen, Kongresuan, aurrekontuei gure babesa ematea negoziatu dugunean eta estatu osoko pentsiodunen pentsioen balioa KPIren arabera handitzea lortu dugunean. Baita alargunen pentsioak 8 puntu, %60 arte, igotzea eta jasangarritasun faktorearen aplikazioa indarrean sartzea atzeratzea lortu dugunean ere”, esan du Mikel Legarda diputatu arabarrak.

Berrautaketarako hautagai arabarrak gaur goizean Vitoria-Gasteizen egindako ekitaldi batean esan duen moduan, “EAJ-PNV ez dago besoak gurutzaturik pentsioen sistemak bere jasangarritasuna eta pentsio duinekin etorkizuna bermatzeko behar duen erreformaren aurrean”.

Kongresurako zerrendaburuak esan du EAJ-PNVk Gizarte Segurantza eta Ekonomia-araubideren eskuordetzea eskatzen jarraituko duela “herritarrei arreta sistema integral baten eredua eskaintzeko. Gizarte Segurantza eredu publikoa, belaunaldi arteko banaketa eta elkartasuna bermatzen duena. Hori guztia elkarrizketan, adostasunean, informazioan eta kontzientziazioan oinarritu behar da, porrotera eramango duten alderdikerietatik urruti”.

Legardak esan duenez, “horrela baino ezingo da mantendu ongizate estatuaren ardatzetako bat den pentsioen sistema publikoa. Sistemak erronka ugari ditu aurretik. Erronka demografikoa, enpleagarritasuna, soldata baxuak eta sistemaren jasangarritasuna kolokan jartzen duen enplegu-prekarietatea”.

“Hortik abiatuta, Toledoko Itunaren izpiritua berreskuratzea proposatzen dugu, pentsioen balioaren handitzea KPIren araberakoa izatea. Sistemaren jasangarritasuna lortzeko eredu berri adostuak bilatuko ditugu. Pentsioen genero-arrakalarekin amaitzeko neurriak proposatuko ditugu, kotizazioetan dauden etenen ondorioak saihesteko. Sistemarenak berezkoak ez diren gastuak ezabatuko ditugu, PP eta PSOEk hustu duten pentsioen itsulapikoa erabili ahal ez izateko” baieztatu du.

Mikel Legardarekin batera egon ziren ekitaldian Beatriz Artolazabal sailburua eta Marian Olabarrieta Gizarte gaietarako foru diputatua eta Almudena Otaola Senaturako hautagaia. Otaolak esan duenez, “ EAJ-PNVrentzat pentsio sistema publikoa ongizate sistemaren ardatzetako bat da herritarrei bizimodu duina bermatzeko. Pertsonak eta gizarte kohesioa dira gure lehentasunak eta horregatik konpromisoa dugu gizarte politikekin. Ekonomiari dagokionez garatuta dagoen gizartea ez da bateragarria gizarte kohesio ezarekin”.

Gure Legebiltzar Taldea