Prentsa Aretoa

2019/04/23

Aitor Estebanek eztabaidaren ondoren. “Gaur egun euskal hautesleriak daukan benetako arriskua da PSOE eta Ciudadanosen arteko koalizioa”

Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan, hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “boto baliagarri eta zentzudun bakarra da EAJ-PNVren aldeko botoa” eta deitoratu du eztabaidan Euskadiren aipamena egin zela soilik “jaurtikitzeko armatzat” erabiltzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Euskal hiritargoak hausnarketa bat egin beharko luke: eskuindarrekoen hiruko gobernua, itxuraz behitzat itxuragabetuta, orain saihestu behar dena da PSOE eta Ciudadanosen arteko koalizio gobernua. Gaur egun, euskal hautesleriak daukan arriskurik nagusiena hori da eta, arrisku horren aurrean, boto baliagarri eta zentzuduna da EAJ-PNVren aldeko botoa”. Hori izan da Aitor Esteban apirilaren 28ko hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak atzo PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanosen artean egin zen eztabaidatik atera duen ondorio nagusia.

Hedabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek deitoratu du Euskadi aipatu dela “soilik jaurtikitzeko armatzat erabiltzeko, eta ez euskal hiritargoari interesatzen zaizkion gaiak ateratzeko edo konponbideak bilatzen saiatzeko” eta kritikatu duenez “eztabaidaren tonu orokorra ezetza izan da akordio puntu bat bilatzen saiatzea baino”. Zentzu honetan baieztatu duenez EAJ-PNV “ez dago ados politika horrekin, ez dugu horrela ulertzen, baina ematen du horixe dela Espainian instalatu den moldea”.

Amaitzeko, Aitor Estebanek azpimarratu du PSOEk “presio asko” izango dituela Ciudadanosekin hitzartzeko eta esan du ez diola Albert Riverari sinesten Sánchezekin hitzartuko ez duela esaten duenean “gauza bat esaten eta kontrakoa egiten ikusi dugulako, eta Albert Riverak nahi duena boterea eskuratzea delako”. Horregatik, konbentzituta esan du A-28az geroztik aliantza hori eman daitekeela “eta PSOEren Euskadiko hautetsiek itun hori babestuko dute alderdiaren diziplinak horretara derrigortuko dituelako”. 

Gure Legebiltzar Taldea