Prentsa Aretoa

2019/04/26

Egibar: "Ez da nahikoa daukaguna defendatzea, aurrera egin behar dugu, askatasuna, burujabetza eta erabakitzeko gaitasuna gehiago lortuz"

Egibarrek eta Agirretxeak balioan jarri dute boto bakoitzak duen indarra eta EAJ-PNV-n jarritako konfiantza eskertu die hiritarrei, Madrilen euskaldunen beharrak “defendatzen eta aldarrikatzen” jarraitu ahal izateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, defendatu du “ez dela nahikoa daukaguna defendatzea, aurrera egin behar dugulako askatasuna, burujabetza eta erabakitzeko gaitasuna gehiago lortuz”. Egibarrek jarraitu du esanez: “hauteskunde garrantzitsuak dira, parte batean behintzat, gure etorkizuna jokoan dagoelako; errekonozitu nahi ez bada ere, gaur Estatu baten barruan gaude, Estatu anfitrioi batean, Estatu espainiarrean, eta honen estrategiak gure etorkizuna baldintzatu dezake”. Eta gehitu du baldintza horrek arriskuan jartzen duela “gure eredu sozioekonomikoa eta politikoa”, eta “gure eredua defendatu beharra daukagu askatasunen murrizketa gertatu daitekeen testuinguru honetan”.

Gipuzko Buru Batzarreko presidentea den Joseba Egibarrekin, eta EAJ-PNVren Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxearekin batera izan da Maribel Vaquero, Senaturako hautagaia, baita beste hainbat alderdikide ere: Eider Mendoza, Eneko Goia, Xabier Eceizabarrena, Mª Eugenia Agirrezabalaga, Iñigo Barandiaran, Mertxe Garmendia, Luke Uribe-Etxebarria, Garbiñe Mendizabal, Jokin Bildarratz eta Miren Elgarresta. Gipuzko Buru Batzarreko egoitzan egindako komunikazioan, gaur bertan amaitzen den kanpainako azken mezuak eman dituzte.

Amaitzear dagoen kanpainan Egibarrek hiritarrak gonbidatu ditu “historia egitera” eta azpimarra jarri du herritar bakoitzaren botoaren indarrean, eta igande honetan euskal herritarrek aukera ezberdinak dituztela esan du. Alderdi jeltzalearen fidagarritasuna eta historia “ukaezinak” direla nabarmendu du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. “EAJ-PNVk azken hamarkadak pasa ditu Madrilen euskal gaien alde lanean”, eta horren harira Egibarrek aitortu du beste euskaldun batzuk ere bertan egongo diren arren, herri honen gaiak defendatu duen “talde bakarra” EAJ-PNV izan dela. “Daukaguna zaindu eta babestu” da Euskal Taldeak azken hamarkadetan egin duena eta egiten jarraituko duena. Izan ere, Egibarren hitzetan politikak eta herrigintzak “gauzak aldatzeko eta herri zein gizarte bezala aurrera egiteko” balio du, horixe eskatzen baitu zehazki politikak. “Ezinbestekoa da aurrera egitea, bertan gelditzea atzera egitea delako”, gehitu du.

Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxeak gogorarazi du: “kanpaina honetan zehar Gipuzkoa zeharkatu dugu: herri txikietan izan gara, alkateekin, lehen sektoreko ordezkariekin, sektore produktiboko jendearekin, industriakoarekin, hezkuntzakoarekin… Madrilera zer eraman nahi duten jakiteko helburuarekin”. “Hau gainera –jarraitu du Agirretxeak-, egin dugu hautagai talde zoragarri batekin; Gipuzkoan EAJ-PNV primeran ordezkatzen duen lan talde batekin, eta lurralde honen eta naziotasunaren maitasunetik lan egiten duen lan taldearekin”.

EAJ-PNV-k Gipuzkoa zeharkatu du mezu soil eta zehatz batekin: “Madrilen euskal talde indartsu bat izatea garrantzitsua da, eta hori EAJ-PNVk bakarrik bermatu dezake. Orain arte denongatik ezagunak izan diren emaitzak izan ditugu; eta horregatik, ez dugu zertan esan zer egingo dugu, zer egin dugun esan dezakegulako”. Autogobernuari erreferentzia eginez, Agirretxeak azpimarratu du “EAJ-PNV hor egongo dela”, “ukiezina den hori inork ez ukitzeko”. Eta, gehitu du, “defendatu eta aldarrikatu egingo dugu, ez dugulako onartuko autogobernua ez ukitzearen ordainetan, autogobernu hori ez zabaltzea”.

Amaitzeko, Agirretxeak eskerrak eman ditu eta adierazi du: “Oso harro nago Euskadiren interesak hobekien defendatuko dituen alderdiaren zerrendaburu izateaz” eta gehitu du hori egiten jarraituko duela datozen lau urteetan “euskal gizarteak EAJ-PNVn konfiantza jartzea erabakitzen badu”.

Gure Legebiltzar Taldea