Prentsa Aretoa
2019/05/13
Josune Gorospek Eusko Legebiltzarreko kargua utzi, eta Diputatuen Kongresuko aulkia hartuko du
Gaur goizean, Gorospe Gasteizko Ganberara etorri da legebiltzarkide-aktari uko egitera. Hemendik aurrera, Kongresuko Euskal Taldeko kide izango da. Berarekin sei ordezkari edukiko ditu taldeak, eta Madrilen erreferentziako euskal ahotsak izango dira
9 urtez Eusko Legebiltzarrean, Euzko Abertzaleak-Nacionlalistas Vascos taldearen kide izan ondoren, Josune Gorospek Legebiltzarreko eserlekua utzi eta Diputatuen Kongresuko aulkia hartuko du. Joan den ostegunean, hilak 9, egindako azken osoko bilkuran agur esan zien legebiltzarkideei, eta gaur goizeko lehen orduan Legebiltzarreko erroldan uko egiteko idazkia aurkeztu du. Handik gutxira, urte hauetan lankide izan dituen Legebiltzarreko langileak agurtu ditu; aurrerantzean, aro politiko berriari ekingo dio Madrilen.
Gorospe Kongresuko Euskal Taldeko kide berria izango da; bere etorrerarekin, taldea 5 kidek osatzetik 6k osatzera igaroko da. Taldean jarraituko dute Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek, Mikel Legardak, Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek. Azken hauteskunde orokorretan lortutako seigarren eserlekuak Madrilen erreferentziako euskal ahots gisa indartzen du EAJ-PNV.
Datozen egunetan jakinaraziko du legebiltzarkide taldeak nork hartuko duen Gorosperen aulkia legealdia bukatu arte.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10