Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/11/04

Autogobernua eta Euskadiko babes sistema babesteko deia egin du Estebanek

Kongresurako Bizkaitik aurkezten den hautagaiak argi eta garbi adierazi duenez, gizarte politiken alorrean “EAJ-PNVk bultzatzen ditu Estatu mailan erreferente diren neurriak, eta onartuko ez duguna da batzuek mugatzen eta Madriletik kudeatzen saiatzea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako, Bizkaitik berriz aukeratua izateko aurkezten den hautagaiak, gaur goizean Arrasaten baieztatu du EAJ-PNVk autogobernua eta Euskadiko babes sistema babestuko dituela “Madriletik datozen eraso zentralizatzaileei aurre eginez”. Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez “gizarte kohesioa ahalbidetzen duten babes politiken garapenean EAJ-PNVk izan duen eta duen lidergoak” Euskadi eraman dute estatuko erreferenterik onena izatera. Baieztatu duenez, gai batzuk daude oraindik Madriletik kudeatzen direnak, baina gehienak euskal erakundeen ardurapean daude. “EAJ-PNVk ez du onartuko Madrilek indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren gainetik egitea eta gizarte politikak Madriletik kudeatzea, beren eskumenekoak ez direlako”, eta era berean azaldu du eskuineko alderdien antzera, PSOEK eta Podemosek beren programetan jasotzen dituztela Euskadiri transferitutako gaiak Madriletik arautzeko egitasmoak, “oso adi egongo gara”, ohartarazi du.

Edozein kasutan, Estebanek argi baino argiago esan duenez “gizarte politiken alorrean oraindik badaude Madriletik hartzen diren erabaki batzuk”. Zentzu honetan esan du Toledoko Itunaren baitan pentsioei buruzko akordioa adostu beharko litzatekeela,eta aurreratu du EAJ-PNVk aldarrikatzen duela “KPIaren arabera pentsioak igotzea bermatuko duen pentsio sistemaren bideragarritasuna”, EAJ-PNVk 2018 eta 2019ko ekitaldietarako KPIaren arabera lortu zuen igoerari jarraipena emanez. Era berean aldarrikatu du “zergapekoak ez diren pentsioak aurrekontuetara ateratzea eta kotizazioak zergapekoak soilik ordaintzera bideratzea”.Halaber, Gernikako Estatutuaren betepen osoa erreklamatu du Euskadira Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa transferituz. Estebanen esanetan “Madrilen erabakiak nola hartzen diren ikusita, pentsioak hemen han baino bermatuago daude”. Halaber, Estatuari erreklamatu dio Mendekotasun Legea betetzea. “Gobernuak hitzeman zuen Mendekotasun Legea aplikatzeak dakartzan gastuen %50 finantzatuko zuela, baina ez du egiten; gaur egun aldundiek gastuen %100 hartzen dute beren gain”, salatu du.

Aitor Estebanek era berean azaldu ditu hauteskunde programan berdintasun alorrean jasotzen diren hainbat gai eta nabarmendu du gaia transbertsala dela eta era transbertsalean jorratu beharra dagoela. “Beste behin ere, Euskadin aitzindariak gara berdintasun politikak aplikatzerako orduan”, eta horren adibide gisa azaldu du berrikitan 16 asteko baimen ordaindua onartu dela umedun ez diren gurasoentzat (Estatuan neurri hori ez da 2020ra arte iritsiko) eta kontratazio publikoetako pleguetan emakumeen eta gizonen soldaten berdintasuna jasotzea aurreikusi dela. Halaber, EAJ-PNVk proposatuko du Zigor Kodea aldaraztea delitu sexualen alorrean eta administrazio kontseiluetan legez emakumeen presentzia aurreikustea.

Bizkaiko hautagaiak era berean aldarrikatu du lan harremanetarako marko propioa eta “hori egiten ez den bitartean lan erreformaren alde egongo gara, negoziaketa kolektiboa aldarrikatuko dugu eta, zalantzarik gabe, hitzarmenen ultraktibitatea ere”. Halaber, Estebanek berretsi du integrazioa lantzen jarraitu beharko dela eta oso kezkatuta agertu da “azken aldi honetan zabaldu diren mezu xenofoboen aurrean”. “Integrazioa eta gizarte kohesioa ahalbidetzeko politikak behar ditugu”, esan du. Horren adibide gisa esan du Estatua izan beharko litzatekeela Lehendakariak berak bultzatutako “Share” plana bere gain hartu beharko lukeena, Europa mailako tratamendua emanez, baina migrazio esparru osoa hartuta”. “Era berean uste dugu Estatuak erantzukizun bat duela “Lagundu gabeko Atzerriko Adingabeen” egoeran, adierazi du. “Euskal erakundeek pertsona horien hezkuntza eta integrazioa beren gain hartzen jarraituko dute baina administrazioak ezin dira lanez gainezka egon, esfortzua partekatu beharra dago”, azaldu du.“Autonomia erkidego guztien artean partekatu behar da eta Estatuak denen arteko banaketa orekatua egin beharko du”, nabarmendu du.

Next Euskadi