Prentsa Aretoa

2022/01/22

Europaren Etorkizunari buruzko Hitzaldian “Osasunaren Batasuna” eratzea aldarrikatu du EAJ-PNVk “subiranotasun partekatuko ereduan oinarri harturik”

Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta CoFoE izeneko entitatearen bilkuran Gorteen ordezkaritzako kide gisa, Estrasburgon aldarrikatu du gaur osasun alorrean eskuduntzak dituzten estatu azpiko gobernuen zeregina, EAErena eta NFKrena kasu, Europako Osasunaren Batasuna eraikitzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian Gorteen ordezkari den aldetik, Europako Parlamentuaren egoitzan, Estrasburgon, Osasun arlorako Herritarren Europako  panelak  aurkeztu dituen gomendioak aurkezteko  egin den osoko bilkuran parte hartu du gaur.

Hitz egiteko izan duen tartean eta herritarrek eginiko ekarpenen ildo beretik, Gorospek aldarrikatu du “Osasunaren Europako Batasuna eratzeko urratsak ematea, Osasunaren Europako Batasuna, Osasun arlorako Batasuna, gaur egungo pandemiari eman beharreko erantzun eraginkor eta ausart gisa eta  etorkizunera begira osasun alorrean eman daitezkeen mehatxuei aurre egiteko”.

Edozein kasutan, Euskal Taldeko diputatu andreak Osoko Bilkuran baieztatu du Estatu batzuetan, Espainian besteak beste, osasun arloko eskumenak estatu azpiko Gobernuen ardurapean daudenez “oso garrantzitsua” litzateke, Osasunaren Batasun hori sortzerako bidean “subiranotasun partekatuan eta maila anitzeko gobernantzan oinarrituta lan egitea, amesten dugun Europa Federal horren oinarri sendoa egituratzeko, baita osasun alorrean ere”.

Hain zuzen ere, Gorospek aldarrikatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernuen zeregina, osasun politiken kudeatzaile diren aldetik eta, gainera, estatus gaindiko eta mugaz gaindiko Euroerregioa osatzen dutelako (Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa) eta horrela europar hiritargoaren mugikortasuna errazten dutelako.

“Subsidiariotasun eta lankidetza printzipioan oinarri hartuta, askotariko arlotan elkartasunez aurrera egin ahal izan dezagun, besteak beste sendagaietarako prezio hobeak lortzeko, Europarako eta kanporako txerto gehiago lortzeko, gutxieneko Osasun zerbitzu bat,… baina egiten dakitenak aintzat harturik, hamarkadetan osasuna eta osasun zerbitzua kudeatu dutelako Europan”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea