Prentsa Aretoa
2022/02/16
Aitor Estebanek Ribera Presidenteordeari erreklamatu dio Natura 2000 Sareari “koherentzia eta iraunkortasuna” ematea, bere garapenari lotuta korridore ekologikoak babestuz
Kontrol bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu du “berebiziko garrantzia duen momentuan” aurkitzen garela Autonomia Erkidegoen eskutik energia berriztagarrien instalazioa ekosistemen babesarekin uztartzeko
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Ribera Presidenteorde andreari eskatu dio Natura 2000 Sareari “koherentzia eta iraunkortasuna” ematea, bere garapenean korridore ekologikoak babestuz.
Kontrol bilkuran, Estebanek azpimarratu duenez Natura 2000 Sarea, Europako Batasunean natura zaintzeko eta bioaniztasunaren galera geldiarazteko tresna nagusiena “ekosistemak babesteko elementu garrantzitsua dela erakutsi da”, baina gaineratu duenez bere garapenak, orain arte, “irlen artxipelago baten antzekoa” marraztu duela. Horregatik, “berebiziko” unean aurkitzen gara orain natura 2000 Sarearen garapenari energia berriztagarri ezberdinen azpiegituren proiektatze eta instalazioa uztartzeko. Estebanek Trantsizio Ekologikorako Ministro andreari eskatu dio hurrengo erabakietarako kontuan hartu dadila “konektibitabitate ekologikoari eustea: espezien migrazioa eta banaketa geografikoa errazten duten korridore ekologikoak”. Azken finean, Estebanek nabarmendu nahi izan du “ekosistema zaintzearen” garrantzia. Ezin dugu hipotekatu Natura 200 Sareari benetako iraunkortasuna emango dion garapen koherente eta garrantzitsua hipotekatu, orain presaka eta korrika erabakiko diren energia proiektuekin”, baieztatu du.
Testuinguru honetan, bozeramaile jeltzaleak gai horren inguruan egin diren txosten eta unibertsitateko lanak, eta Autonomia Erkidegoen zeregina aipatu du Natura 2000 Sarearen garapenari dagokionez. Horregatik, Riberari eskatu dio “Autonomia Komunitateen eskutik” joatea, konektoreen sarea garatzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10