Prentsa Aretoa
2022/02/23
Ikus-entzunezkoen Legeari aurkeztu dion osoko zuzenketa erretiratu du Euskal Taldeak Gobernuan negoziatzeko “borondatea” dagoela ikusi ondoren
EAJ-PNVk baieztatu du “aurrerapausoak” eman direla Ministerioaren posizioetan, eta uste du zuzenketa partzialen izapidean “akordio bat adosteko aukera” dagoela
Euskal Taldeak erabaki du Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren Proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa eta testu alternatiboa erretiratzea. Eta egin du, azken orduetan Gobernuaren posizioetan “aurrerapausoak” eman direla egiaztatu ondoren eta negoziaketarako “borondatea” eta akordiorako marjina dagoela konfirmatu ondoren.
Hala, eta parte bien artean “elkar ulertze giroa” sortzeko helburuarekin, Euskal Taldeak biharko osoko bilkuran eztabaidatzekoa zen osoko zuzenketa erretiratzeari ekin dio. Euskal taldeak espero du “Ministerioarekin ireki den negoziaketak hurrengo asteotan jarraitzea eta parteak asebetetzeko akordio bat ahalbidetzea”.
Euskal Taldeak gogoratzen du osoko zuzenketa eta testu alternatiboa aurkeztu zituela Lege Proiektua “hobetzeko” helburuarekin, idazketa “orekatuagoarekin”, EBren 2018/1808 Zuzentarauaren marjinetan sektore honentzat marko juridiko eguneratua ezar dezan, Autonomia Erkidegoen eskuduntzak errespetatuko dituena, bai eta telebista autonomikoen kudeaketa ere; Estatuko kultura eta hizkuntzen aniztasuna babesteko eta Europako ikus-entzunezko lanen produkzioa sustatuko duena, Autonomia Erkidegoetako hizkuntza propioetan.
Helburu horiek izango dira Euskal Taldeak hurrengo asteotan egingo duen lanaren gidalerroak “baikortasunez” eta “negoziaketarako eta akordiorako jarrerarik onenarekin” ekingo baitio.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10