Prentsa Aretoa
2022/02/28
Euskal Taldeak ez du Etxebizitza Legea onartu eta Gobernuari itzultzea eskatu du
Erregistratu den osoko zuzenketan, EAJ-PNVk salatu egin ditu Lege Egitasmoak eskumenen esparruan egin dituen “gehiegikeriak”, eta gogora ekarri duenez “Horren arazo sozial eta ekonomiko handiari erantzuna emateko ekimen legegile eta administratiboa AAEEei dagokie”
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu dio Etxebizitza Legeari, eta Lege Proiektua Gobernuari itzultzea eskatu du.
EAJ-PNVk Espainiako gobernuaren proposamen legegileari uko egiteko erabili duen argudio nagusia da legeak “gehiegikeriak” aurreikusten dituela eskuduntzen esparruari dagokionez, kontuan izanik “etxebizitza autonomien ardurakoa dela, Espainiako Konstituzioaren 148.1.3 artikuluan eta Autonomia Estatutuek jasotzen dutenaren arabera”.
EAJ-PNVk nabarmendu du etxebizitzaren eskuduntzaren titulartasuna Gernikako Estatutuaren 10.31 artikuluan jasotzen dela, eta era berean ekarri nahi izan du gogora Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia, alde batetik nabarmentzen baitu “etxebizitza politikak autonomien eskuduntzetan integratzen direla”eta ,bestetik, “eginkizun autonomikoak ere badirela,halaber, herritarrei etxebizitza duina izateko bermearekin zerikusia duten interes orokorrei erantzuteko erregulazioak”.
Azken finean, Euskal Taldeak bermatzen duenez “Estatu anitzaren errealitateari erantzunez, autonomien estatuan gertatzen den –edo gertatu beharko litzatekeen- bezala, halako arazo sozial eta ekonomikoari erantzuna ematera bideratutako jarduera legegile eta administratiboa Autonomia Erkidegoei dagokie,horiei eskatzen baitzaie, Espainiako Konstituziotik, irtenbide erabakigarri eta eraginkorra ematea”.
Hala ere, Euskal Taldeak erregistratu duen zuzenketak salatzen duenez Espainiako Gobernuaren Lege Proiektuak “ageriko gehiegikeriak” egiten ditu. Are gehiago, EAJ-PNVk baieztatu duenez “berdintasuna bermatzeko helburuak ez dio Estatuari baimenik ematen estatuko ekimen legegilea lehenagotik dagoenaren edo Autonomia Erkidegoek gara dezaketen legearen gainetik jartzeko, neurri handi batean behintzat inolako beharrik gabe hura ordezkatzeko egin baita”.
Horregatik guztiagatik, Euskal Taldeak, aurkeztu duen osoko zuzenketaren bidez eskatzen du Espainiako gobernuari itzultzea Etxebizitza eskubideari buruzko Lege Proiektua.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10