Prentsa Aretoa

2022/03/08

Parlamentuak Gobernuari kontrola egiteko duen eginkizuna “hobetzera begira” Euskal Taldeak Araudia aldarazteko egin duen proposamena babestu du Kongresuak

Mikel Legardak Osoko bilkuran aurkeztu duen ekimenarekin ados, Gobernuak, bilkura aldi bakoitzeko lehen hilean, Kongresuari bidaliko dio Parlamentuan lege izaerarik ez duten akordioen betepen mailari buruzko txostena. Akordio hauek dira mozioak, Legez Besteko Proposamenak eta taldeen ebazpenak, aurreko bilkura aldian Osoko Bilkuran zein Batzordeen bileretan onetsiak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko kideen gehiengo batek babestu du Kongresuko Araudiaren aldarazpena, Euskal Taldeak proposatu duena eta Gobernuari kontrola egiteko eginkizun parlamentarioa “hobetzea” bilatzen duena.Talde guztiek, Vox-ek izan ezik, ekimenaren alde bozkatuko dutela iragarri dute. Jeltzaleen aldetik, Mikel Legarda izan da ekimena proposatu duena.

Aldarazpenaren xedea da Gobernu zentralak, bilkura aldi bakoitzaren lehen hilean, Ganberari bidaltzea aurreko bilkura aldian Osoko Bilkuran eta Batzordeetan onetsitako mozio, Legez Besteko Proposamen eta Ebazpen bakoitzaren betepen mailari buruzko txosten zehatza. Proposamenaren arabera, Txosten hori Ganberaren erregistroan sartzen denetik eta hurrengo hamabostaldiaren buruan, Araudiari buruzko Batzordean agertuko beharko da Gobernuaren ordezkari bat, txostena azaltzeko eta egingo zaizkion galdera eta errekerimenduei erantzuteko.

“Ekimenaren xedea da indarrean dagoen Araudiaren defizita konpontzea, beste Parlamentuetan onartuta daukatenaren ildo beretik, hauen artean Eusko Legebiltzarrean”, azaldu du Legardak. “Parlamentuko sistema hobetzea du helburu demokrazia ordezkatzailearen zeregin garrantzitsuenetako batean, hau da, Diputatuen Kongresuak Gobernuari kontrola egiteko zereginean”, gaineratu du.

Hala, eta diputatu jeltzaleak esandakoarekin ados, aldarazpen honen onarpenak “erakundeen kalitate demokratikoaren hobekuntza ekarriko du, bai eta gardentasuna eta Parlamentuaren eta Gobernuaren funtzionamenduaz eta bien arteko harremanez hiritargoak duen iritzia hobetzea ere. Azken finean, botere politikoan alternantziari aukera guztiak ematea, hori baita gizarte anitzetan demokrazia liberalen xedea”.


*GARRANTZITSUA: Bozketak egingo dira gaur arratsaldean azken orduan. Prentsa oharra idatzi da taldeek tribunan beren jarrera azaldu ondoren *

Gure Legebiltzar Taldea