Prentsa Aretoa
2022/06/02
Euskal Taldea enpleguetako pentsio-planen alde agertu da EPSVen Euskadiko eredua bermatuko dela jakinik
Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak balioetsi du Euskadiko Aurreikuspen Sozialeko Entitateak eredutzat jo izana, bai eta EAEko eskumenak babestu izana ere Gizarte Segurantzan integratuta ez dauden mutualitateen alorrean Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketa guztiak onartzean
Diputatuen Kongresuko euskal taldeak Enpleguetako pentsio-planak bultzatzeko arauketaren lege proiektuaren alde bozkatu du gaur bertan Lan, Gizarteratze,Gizarte Segurantza eta Migrazioen Batzordean, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Entitateen euskal eredua (EPSV) bermatuko dela egiaztatu ondoren.
Batzordearen bileran hitza hartu duenean, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak esan du pozten dela Estatuan ere enpleguetako plan kolektiboen sistema eratzeaz Euskadiko EPSVak “eredu eta patroi gisa erabilita”. “Bermatu egiten du Euskadiko egungo aurreikuspen sozialeko sistemaren oraina, bai eta bere etorkizuna ere”, nabarmendu du Barandiaranek.
Diputatu jeltzaleak balioetsi du Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketa guztiak testuan jasotzeko lortu den akordioa, eskuduntza esklusiboak bermatuko direlako Gizarte Segurantzan integratuta ez dauden mutualitateen alorrean Euskadiko Autonomia Erkidegoak dituen eskuduntza guztiak.
Gainera, jeltzaleek arauaren testuan jaso duten zuzenketako baten bidez ahalbidetuko da enpleguetako pentsio-planek eta Mutualitateek edo irabazi asmorik gabeko Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Entitateek eginiko erosketak Transakzio Finantzarioen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egotea.
Lege honek aldarazten du Pentsio-plan eta –funtsen Arauketa Legearen testu bategina, negoziaketa kolektiboaren esparruan plan kolektiboak eratu ahal izateko, eta aukera ematen du sustapen publikoko pentsio-planen funtsak sortzeko. Barandiaranek berak gogora ekarri bezala, borondatezko aurreikuspen sozialeko tresna hauek “Euskadin ez ezik Europako Batasun osoan ere guztiz normalizatuta dauden errealitatea dira”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10