Prentsa Aretoa

2022/06/08

Euskal Taldeak Berreskuratze Planaren eranskina babesteko baldintza gisa planteatu du diseinuan parlamentuko taldeek eta Autonomia Erkidegoek parte hartzea

Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak kritikatu du Espainiako gobernua “alde bakarreko kudeaketa” egiten ari dela “produkzio sarea eraldatzeko orduan” giltzarri jotzen duen urtean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Nire taldea beti egon da kolaboratzeko prest, baina pazientziak bere mugak ditu. Berreskuratze Planaren eranskina diseinatzeko orduan Autonomia Erkidegoekin eta Parlamentuko talde honekin kontatzeko asmorik ez baduzu, ez espero gero kolaboratuko dugunik”. Hala mintzatu da Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatua Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran.

Lehen presidenteorde eta Ekonomiaren eta Eraldaketa Digitalaren ministro andreari zuzendu dion galderan, Sagastizabalek Europako Funtsen kudeaketa kritikatu du, Gobernu zentralak orain arte “aldebakartasunez” egin duena eta Autonomia Erkidegoekin kontatu gabe, sare produktiboa ondoen ezagutzen dutenak autonomiak eurak diren arren.

Hala eta enpresa txiki eta ertainek Europako Funtsak jasotzeko dituzten zailtasunak salatu ondoren,oraindik PERTEak abiarazi ez direlako, diputatu jeltzaleak gogoeta egitera gonbidatu ditu presidenteordea eta Espainiako Gobernua. “Autonomia Erkidegoak beren errealitatearekin zerikusi gutxi duten kudeaketa-gomendioen betearazle soilak dira. Berreskuratze Planaren bigarren fase hau aukera bat da Autonomia Erkidegoak bere diseinuan inplikatzeko eta funtzionatzen ari ez dena zuzentzeko”, ziurtatu du.

Era berean, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Berreskuratze Planaren eranskinak “zorra dakarrela”, horrek Autonomia Erkidegoen zorpetzerako dakartzan ondorioekin. “Autonomia Erkidegoek zorpetzeko gaitasuna galtzea ezin da erabakitzeko gaitasunaren edo autogobernuaren galerarekin lotu. Zorra Estatuak bereganatuko al du arau fiskalak heltzean?”, galdetu du. “Soberan ezagutzen dituzu Euskadiko erregimen finantzarioa eta bere inplikazioak. Gure sistemarentzat funtsezkoa den gaiaz ohartarazteko deia da egiten dizuguna”, gaineratu du.

Azkenik, diputatu jeltzaleak Calviño presidenteorde andreari galdetu dio Europak markatutako epeen inguruan “gero eta estuagoak baitira”, eta baieztatu duenez urte hau berebizikoa da “sare produktiboa eraldatzeko eta Autonomia Erkidegoei benetan ahotsa emateko”.

Gure Legebiltzar Taldea