Prentsa Aretoa
2022/11/03
Kongresuko Euskal Taldearen komunikatua
Kirolaren Legea izapidetzeko prozesuan autonomietako kirol selekzioen inguruan Junts per Catalunya alderdiak EAJ-PNVren kontra eginiko salaketen aurrean, Euskal Taldeak ondorengoa adierazi nahi du:
1-. EAJ-PNVk PSOE alderdiarekin akordio bat adostu zuen autonomietako selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera izan zezaten inguruabar jakin batzuetan. Lorpen historikoa izan zen, gaur arte ezinezko gertatu dena.
2-. Junts per Catalunyaren proposamena, EAJ-PNVk tramitazioari betoa jartzea eragiten duena, idatzia izan da akordio horren literaltasuna aldatuz eta akordio horrek jasotzen duenaren kontra eginez, gai hori bera bere taldearen zuzenketa baten bidez bozkatuko baita (Junts per Catalunyaren 106 zuzenketa) eta EAJ-PNVren babesa jasoko baitu.
3-. EAJ-PNVk lortutako akordioa bertan behera uzteko Junts per Catalunyak erakutsi duen asmo hori, gainera, atzo arratsaldeko azken orduan aurkeztu zen, Euskal Taldeari jakinarazi gabe, nahiz eta Junts per Catalunyak jakin bazekien lortutako itunaren garrantzi politikoa, bai eta gizartean harrera bikaina jaso duela ere.
4-. Are larriagoa da aurrera ateratzen kostata lortu den akordioa arriskutan jarri nahi izatea, ateratzeko aukerarik ez duen proposamena bozkatzeko. Eta hori funtsezko kontua da gai honetan: Junts per Catalunyaren proposamenak ez zuen aurrera egiteko aukerarik, baina EAJ-PNVk eta PSOEk lortutako akordio historikoa baliogabetzen zuen. Beraz, Junts per Catalunyaren proposamenaren inguruan hartutako erabakiarekin, EAJk ez du eragozpenik planteatzen,ez betorik jartzen ere, eta ez du ezer saihesten: izan ere, ezin da eragotzi, ez betorik jarri, ez saihestu, gertatuko ez den zerbait.
5-. Argi baino argiagoa da EAJ-PNVk betidanik defendatu duela euskal (eta kataluniar) kirol selekzioek beren federazioek parte hartu nahi duten nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera izan beharko luketela. Zentzu honetan eta, beste behin ere, Euskal Taldeak zuzenketa bat aurkeztu zuen, 369 zenbakikoa, onetsia izan ez zena.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10