Prentsa Aretoa

2022/11/25

Estebanek Espainiako gobernuari erreklamatu dio garraioari aplikatutako deskontuak luzatzea “logikoena baita neurria erabaki zuenak hemendik aurrera ere mantentzea”

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan bozeramaile jeltzaleak iragarri du Euskal Taldeak Ogasun ministro andreari galdetuko diola gai honen inguruan datorren asteazkenean egingo den kontrol bilkuran

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, gaur erreklamatu dio Espainiako Gobernuari aurtengo ekainean abian jarri zituen eta printzipioz abenduaren 31era arte garraioan indarrean egongo diren deskontuak luzatzea.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, Estebanek deitoratu du Espainiako aurrekontuen izapidean Espainiako gobernuak uko egin diola Euskal Taldearen zuzenketa onartzeari, zeinaren bidez laguntza hauek 2023eko amaierara arte luzatzea proposatzen baitzen, eta ildo beretik berretsi duenez “logikoena da neurri hori erabaki zuenak hemendik aurrera ere mantentzea”. Horregatik eta gauzak horrela izango ote diren argitzeko, Estebanek iragarri du hurrengo kontrol bilkuran Idoia Sagastizabal diputatu andreak Ogasun ministro andreari galdera bat egingo diola gai horren inguruan.

“Egin ezin dena da dinamika batzuk abian jartzea eta ondoren atzera egitea eta horretaz ezer jakin nahi ez izatea”, kritikatu du. Batez ere neurri “positiboa” delako eta “nahiko ondo funtzionatu duelako”, esan du. Zentzu berean gogoratu du euskal erakundeek hitzeman dutela azken hilabeteetan garraioan aplikatu den %20ko deskontuari eutsiko zaiola, Espainiako gobernuak 11/2022 Lege Dekretuaren bidez ezarritako %30ari gehitzen zaiona, azken hau,printzipioz, datorren hilabetean amaituko delarik. “Hiritargoa lasai egon daiteke, konpromisoak (euskal erakundeenak) indarrean jarraitzen du“, berretsi du.

“Luzatzen ez badute, gure ustetan ez lirateke egin beharrekoa egiten ari”, baieztatu du Estebanek Espainiako gobernuaz. “Denek egin behar dute dagokiena, batez ere neurri bat abian jartzeaz harropuzten diren horiek”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea