Prentsa Aretoa
2023/02/28
Aitor Estebanek konfirmatu du Voxek planteatuko duen zentsura mozioaren bilkuran hitza hartuko duela
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan Euskal Taldeko bozeramaileak “sinestezin” jo du Pablo Gonzalez kazetariaren egoera, urte bete baitarama preso Polonian
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur konfirmatu du Voxek Ramón Tamames hautagai gisa aurkeztuz proposatu duen zentsura mozioa aztertzeko bilkuran hitza hartuko duela. Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, parlamentuko talde batzuek eztabaidan parte ez hartzea eskatuz planteatu duten proposamenaz galdetuta, Estebanek baieztatu du hautagaiari erantzungo diola. “Parlamentuko izapide guztiek, zentzugabe eta aspergarri izan arren, erantzuna merezi dute, dela laburragoa dela luzeagoa. Ikusiko dugu, baina hitza hartuko dugu, hori bai”, ziurtatu du.
Bestetik eta hedabideek egin dizkioten galderei erantzunez, Estebanek “sinestezin” jo du Pablo González euskal kazetariaren egoera, gaur urte bete betetzen baita Polonian espetxeratuta dagoenetik. “Salaketen xehetasun guztiak ez ditut ezagutzen, baina ez dugu egoki jotzen epailearen aurrera eramana ez izana eta bere auziaz erabakirik hartu ez izana”, esan du.
Azkenik, Estebanek auzitan jarri du 'Mediador auzia' delakoaren inguruan Ikerketa Batzordea eratzearen ustezko baliagarritasuna, eta esan du “oso mugatuta eta murriztuta” geratu dela Parlamentuaren aldetik ikertzeko eman daitekeen “egiazko aukera”, kasua gaur egun ikerketa judizialean dagoelako. Edozein kasutan baieztatu du Euskal Taldeak jarrera bat erabakiko duela Parlamentuko tresna hori planteatzen denean eta gertatzen denaren arabera. “Ikusiko dugu auziaren inguruan zer gertatzen den eta, Ikerketa Batzordea planteatzen bada, erabaki bat hartuko dugu”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10