Prentsa Aretoa
2023/04/18
Euskal Taldeak begi onez hartu du 'Bakarrik bai da baietz' legeak “gizartean eragin duen nahasmen eta haserreari” konponbidea eman izana
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak babestu egin du gaur batzordean eztabaidatu den arau horren aldarazpena, eta deitoratu egin du askoz lehenago erreakzionatzen jakin ez izana
Euskal Taldeak Kongresuko Justizia Batzordeak eztabaidatu eta onartu duen legearen erreforma babestu du gaur. Mikel Legarda diputatu jeltzalea pozik agertu da arau horrek gizartean eragindako nahasmen eta haserreari irtenbide bat emateagatik, baina deitoratu egin du askoz lehenago erreakzionatu ez izana.
Legardak batzarrean hitza hartzean gogorarazi duenez, Zigor Kodearen aldaketak, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzeko Lege Organikoaren Proposamenean jasotakoak, sexu-askatasunaren aurkako delituetan, Prozedura Kriminalaren Legean eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan jasotzen zenak, benetako arazo bati irtenbide teknikoa ematea eskatzen zuen, eta, gainera, “herritarrek eta biktimek ez dute hori ulertu, ezta hala onartu ere”.
Horregatik, eta EAJ-PNVk biktimei elkartasuna adierazi ondoren, babesa eman dio gaur Kongresuan onartutako erreformari, Euskal Taldeak berak sozialisten proposamena aintzat hartzeko bileran aurreratu zuen bezala.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10