Prentsa Aretoa
2023/06/15
EAJ-PNVk finantzatzen lagundu duen Matia Fundazioaren proiektu berriaren inaugurazioan izan dira Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban
EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta Kongresurako hauteskundeetan Bizkaitik aurkeztuko den zerrenda jeltzaleko buru Aitor Estebanek Lugaritz ezagutu dute gaur, zahartzearen alorrean gauzatu den ekimen berritzailea, Euskal Taldearen babesa jaso zuena 2017ko Estatuko Aurrekontuen Negoziaketan. Hasiera batean 3 milioi euroko partida abiapuntua izan zelarik, bultzada horrek jarraipena izan du ondorengo aurrekontuetan, PSOErekin adostu zen akordioaren bidez
EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzar eta Diputatuen Kongresuko Bizkaiko zerrendaburu Aitor Esteban Matia Fundazioaren ekimen berri baten inaugurazio ekitaldian izan dira gaur, Lugaritzen.
Donostian egin den ekitaldian, Ortuzarrek eta Estebanek adinekoentzako etxebizitzen proiektu pilotu hau ezagutu ahal izan dute, zeinak ikuspegi dimentsio-anitza eta izaera berritzailea duen, Estatu mailan aitzindaria eta EAJ-PNVren bultzadarekin errealitate bihurtu dena, finantzatzeko funtsak lortzen lagundu baitzuen.
Hain zuzen ere, jeltzaleen inplikazioa 2017an hasi zen, ekimenari lehen bultzada ematen lagundu baitzuten urte horretako Estatuko Aurrekontu Orokorretan hiru milioi euroko partida sartuz. Ondorengo urteotan EAJ-PNVk proiektu honen jarraipena egin du, ikerkuntza eta zahartzearen esparruan duen “garrantzia” aintzat hartuz, eta laguntza berbera ematen jarraitu dute ondorengo urteetako Estatuko Aurrekontu Orokorretan, PSOErekin hitzartu zen akordioaren bidez.
“Halako lasaitasuna ematen digu Lugaritz ezagutu ahal izateak, gure Taldeak 2017an lortu zuen finantzaketarekin hasi zen zirkulua itxiz. Ekimen honek Euskadin jartzen du adinekoen zaintzarako proiektu berritzaileen abangoardian. Hauxe da, zalantzarik gabe, etorkizunera begira daukagun erronkarik nagusienetakoa”, ziurtatu du Estebanek.
Ildo beretik, hautagai jeltzaleak ziurtatu du mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusientzat egin diren etxebizitza hauek direla EAJ-PNVren lan egiteko moduaren “adibide perfektua”. “Euskadiren alde eta beren onbeharrez lan egiten dugu, gure gizartearen onerako, errealitate ukigarri bilakatzen diren akordioak lortuz, udatik aurrera bere lehen biztanleak hartuko dituen eraikin hauek, esate baterako”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10