Prentsa Aretoa

2023/06/23

Aitor Esteban: “EAJ ez da inoren makulu izango, Euskadi ordezkatzeko eta euskal hiritargoaren interesak defendatzeko aurkezten gara”

TVEn egin dioten elkarrizketan, EAJ-PNVk Bizkaitik aurkeztuko duen zerrendako buruak berretsi duenez uztailaren 23kohauteskundeak “ez dira presidentzialak, parlamentua aukeratzekoak baizik”, eta euskal hiritarrentzat “berebiziko diren gai horiek ondoen defendatuko dituzten pertsonak” aukeratuko dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, uztailaren 23ko hauteskundeetan talde jeltzaleak Bizkaitik aurkeztuko duen zerrendaburuak, gaur ziurtatu duenez “EAJ-PNV ez da inoren makulu izango”, hautagai jeltzaleen helburu bakarra delako “Euskadi ordezkatzea eta euskal hiritargoaren interesak defendatzea”.

TVEren ‘La Hora de la 1’telebista saioan egin dioten elkarrizketan, Estebanek gogora ekarri duenez hurrengo hauteskundeak “ez dira presidentzialak, parlamentua aukeratzekoak baizik” eta “hiritarren ikuspuntutik beraientzat berebiziko diren gai horiek ondoen defendatuko dituzten pertsonak aukeratu behar dira”. Zentzu berean eta beste talde politikoek ez bezala, hautagai jeltzaleak berretsi du EAJ-PNV ez dela aurkezten “bate do beste babesteko”. “Beste batzuk, agian babestuko dutenaren arabera aurkeztuko dira; gu ez”, amaitu du.

Hauteskundeen osteko egoeraz galdetu diotenean, Estebanek adierazi duenez “hauteskunde irekiak dira, klabe ezberdinarekin maiatzekoekin alderatuta”. Edozein kasutan Vox jarri nahi izan du EAJ-PNVrekin egingo den edozein eragiketatik kanpo, alderdi hori “intolerantzia eta autoritarismoaren” alderdian kokatzen baitu.

Gure Legebiltzar Taldea