Prentsa Aretoa
2023/06/27
EAJ-PNVren ordezkariak Kongresuan terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko egin den ekitaldian
Behe Ganberako Konstituzio Gelan egin den ekitaldi solemnean izan dira Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, Imanol Landa Senatuko Mahaiko kidea eta Enrique Ullibarriarana, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa
Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Talde Parlamentarioaren bozeramaile eta Imanol Landa Senatuko Mahaiko Bigarren idazkaria, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko Diputatuen Kongresuko Konstituzio Gelan egin den ekitaldian izan dira. Ordezkaritza jeltzalearekin joan da Enrique Ullibarriarana Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak Sailaren Giza Eskubideak, Biktimak eta Aniztasuna Zuzendaritzako aholkularia.
Ekitaldi hau egin ohi da urtero 2010eko martxoaren 11n Parlamentuko Talde Guztiek adostu eta izenpetu zuten adierazpen instituzionalaz geroztik, zeinaren bidez aldarrikatzen zen ekainaren 27 a izango zela Terrorismoaren Biktima guztien Eguna.
Hedabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek ziurtatu du EAJ-PNVrentzat “ezinbestekoa” dela terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldietan izatea “hala sentitzen dugulako, biktimak beti kontuan hartuz eta gogoratuz, merezi dutelako, eta gertatutakoaren erreferentzia izatea garrantzitsua delako, bereziki berriz ere gerta ez dadin”.
ARGAZKI OINA: Aitor Esteban, Imanol Landa eta Enrique Ullibarriarana Kongresuko Konstituzio Gelan, ekitaldia egin den tokian.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10