Prentsa Aretoa

2023/06/28

Ortuzar eta Esteban Renew Europek bihar Bruselan egingo duen Liderren Goi Bileran izango dira, Europako zazpi Estatutako buru eta lehen ministroekin

EBBren buru eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordeak eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Mikel Burzako burukidearekin eta Izaskun Bilbaorekin batera osatuko dute ordezkaritza jeltzalea, Europako Batasunaren etorkizunerako giltzarri jotzen diren gaiak jorratuko dituen gailurrean

rss Ezagutzera eman
Ortuzar eta Esteban Renew Europek bihar Bruselan egingo duen Liderren Goi Bileran izango dira, Europako zazpi Estatutako buru eta lehen ministroekin

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren buru eta Europako Alderdi Demokrataren (PDE) presidenteordea, eta Aitor Esteban, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, bihar, ekainak 29, Bruselan izango dira Renew Europe Europako Parlamentuan hirugarren alderdi handia dena osatzen duten alderdietako Estatu buru, lehen ministro, lider eta bozeramaileekin batera. Topaketa egingo da Europako hiriburuko Palais des Académies delakoan, eta Ortuzar eta Estebanekin batera izango dira Mikel Burzako Kanpo Harremanetarako burukide arduraduna eta Europako diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandica.

Liderren Goi Bilera egingo da bihar hasi eta ostiralera arte luzatuko den Europako Kontseilua baino ordu batzuk lehenago. Lehen instantzian aztertuko da Renew Europe taldearen zuzendaritza politikoa, 2024ko ekainaren 9an egingo diren Europako Hauteskundeetan Europako Parlamentuan duen ordezkaritza handitzeko asmoa duelarik. Gaur egun 101 diputatuk osatzen dute talde hau Europako Parlamentuan. Renew Europako kide ere dira Europako Kontseiluko buru, Charles Michel, eta sei komisario. Ukrainako gerra, Errusian azken aldian eman diren gertakariak eta gatazka horrek maila guztietan eragiten ari diren ondorio larriak (alderdi humanitarioan, ekonomian, gizartean, energian, geopolitikan eta kulturan…) izango dira hizpide nagusi. Inflazio altua, klima aldaketa eta muturreko eskuinaren eta populismoaren gorakada Europan ere izango dira talde honek bere gailurrean jorratuko dituen gai nagusiak. Talde honek, izan ere, bisagra-zeregin garrantzitsua bete ohi du Europako Parlamentuan sozialista eta popularren artean. “Ekainaren 29 honetan egingo den Liderren Goi Bilerak ahalbidetuko digu Europak egun dituen eta etorkizunera begira izango dituen erronkei eman beharko diegun erantzuna. Aukera ona ere izango da gure aurrerapauso politikoak, gure batasuna eta gure indarra adierazteko”, ziurtatu du Renew Europeko buru Stéphane Séjourné frantziarrak.

Gailurrean parte hartuko duten Estatuko buru eta lehen ministroen artean daude Emmanuel Macron (Frantzia), Kaja Kallas (Estonia), Xavier Bettel (Luxenburgo), Alexander de Croo (Belgika), Nikolai Denkov (Bulgaria), Robert Golob (Eslovenia) eta Mark Rutte (Herri Behereak). Ordezkaritza jeltzalea Palais des Académies-era iritsiko da 10:45ean eta une horretan adierazpenak eskainiko ditu Aitor Estebanek.

Gure Legebiltzar Taldea