Prentsa Aretoa
2023/09/06
Euskal Taldeak Mahaiaren “ikusgaitasun eta ausardiarik ezari” egotzi dio Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko aurkeztu duen proposamenari ezarri zaion betoa
Diputatu jeltzaleek gaur arratsaldean jaso dute Kongresuko Mahaiaren idazkia, zeinaren bidez gobernu organo honek jakinarazi baitu Botere Judizialaren Lege Organikoa aldarazteko Lege Proposamena izapidera onartu ez den
Euskal Taldeak uste du Mahaiak Estatuburuaren bortxaezintasuna mugatzeko proposamena eztabaida eragozteko planteatu duen arrazoia,txosten juridikorik gabe eman dena, “guztiz eztabaidagarria” dela, eta zentzu berean deitoratu du organo honen “ikuskera eta ausardiarik eza”.
Diputatu jeltzaleek gaur arratsaldean jaso dute iragan abuztuaren 29an erregistratu zen lege Proposamenari ezarri zaion betoa jakinarazteko idazkia. Jeltzaleek lege Proposamen hau aurkeztu zuten Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, aldarazteko. Hain zuzen ere, Euskal Taldearen proposamen honen xedea da Lege Organiko honen 55. artikuluari atal berri bat eranstea Estatuburuaren bortxaezintasuna mugatzeko eta legearen beraren interpretazio orohartzailea saihesteko.
Aitor Estebanek, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak, Mahaiak adierazi duen arbuioa kritikatu du eta ildo beretik ziurtatu duenez bortxaezintasuna Estatuburuaren jarduera instituzionaletara ez mugatzea “ez da zentzuzkoa gizarte moderno batean eta ez dator bat Konstituzioaren beraren asmoarekin”. Estebanek era berean azaldu duenez “aurkeztutako proposamenak ez dio kontraesanik planteatzen Konstituzioaren ezein artikuluri, bere xedea baita gizartearen gehiengoaren interpretazioa zehaztea, beste kasu batzuetarako aforamenduak ezartzen dituen Lege batean”. “Legea aldarazi ezean, Konstituzioaz gaur egun egiten den interpretazioaren arabera, zeina Mahaiak bere erabakiaren bidez berretsi baitu, pertsona guztiak legearen mende daude, Erregea izan ezik”, gaineratu du bozeramaileak.
Halaber, Estebanek uste du aldarazpen honi heltzeak ere lagun zezakeela erakunde hori eguneratzen, gaur egun izena nahiko zikina baitu,hain zuzen ere aurreko Estatuburuak legearen kontra egin zituen jarduera pribatuen ondorioz”. “Gure Lege Proposamena eztabaidatzea eragotziz aukera on bat galtzen da eta PPk eta PSOEK, eta batez ere Zarzuelak ere, mesede eskasa egiten diote beren buruari”, laburbildu du Estebanek.
GARRANTZITSUA: Honi erantsita dago Mahaiak Euskal Taldearen Proposamenari ezarri zaion betoa jakinarazteko idazkia. Lege Propoposamena ondorengo estekan kontsulta daiteke: https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/21013/proposicion-de-ley-del-grupo-vasco-para-limitar-la
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10