Prentsa Aretoa
2023/09/18
Yesako urtegiko hegaletan eman diren mugimenduez galdetu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak galdera multzo bat erregistratu du Kongresuan, Copernicus Europako behaketa sateliteak Yesako hegalak ezegonkor daudela egiaztatu duela ikusita
Euskal Taldeko diputatu Idoia Sagastizabalek Espainiako gobernuari zuzendutako galdera multzo bat erregistratu du, erantzun idatzia jasotzeko, Yesako urtegian antzeman diren mugimenduen inguruan, Europako Batasunak Lurra behatzeko duen Programak, Copernicus sistemak, mugimendu hauek egiaztatu dituelarik. Ikerketa hau bat dator Yesako hegalak ezegonkor zeudela adierazten zuten txostenekin.
Sagastizabalek adierazi duenez urtegia handitzeko egin diren lanek, eman daitezkeen gertakari naturalei lotuta, “katastrofea eragin lezakete”. Hori dela eta, diputatu jeltzaleak Espainiako exekutiboari galdetu dio, besteak beste, inguru horren egonkortasuna bermatzeko neurririk hartzen ari ote den eta urtegia handitzeko lanak geldiaraztea baloratu ote duen.
GARRANTZITSUA: Estekan irakur daitezke Idoia Sagastizabalek gaur goizean erregistratu dituen galderak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10