Prentsa Aretoa
2023/09/21
Euskal Taldeak txalotu du Kongresuaren Araudiaren erreforma onetsi izana, estatuko hizkuntza ofizialak erabili ahal izan daitezen
Halaber, EAJ-PNVk lortu du aldarazpenean zuzenketa bat jasotzea “hizkera juridikoan euskararen, katalanaren eta galegoaren erabilera normalizatzeko”. Behe Ganberan onartuko diren legeak Kongresuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta zuzenketaren arabera benetako bertsiotzat joko dira Estatuko hizkuntza guztietan
“Euskara, katalana eta galegoa Kongresura ekarri ditugu askatasunaren eta demokraziaren izenean”. Hitz hauen bidez txalotu du Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak Diputatuen Kongresuaren Araudiaren erreforma onartu izana Behe Ganberaren jardueran Estatuko hizkuntza ofizial guztiak erabili ahal izan daitezen. Aldarazpen hau aurkeztu zuten Euskal Taldeak (EAJ-PNV), Talde Sozialistak, SUMAR talde nazio-anitzak, Errepublikarrak eta Euskal Herria Bilduk, eta Junts per Catalunya alderdiaren babesa jaso zuen.
Halaber, Euskal Taldeak gehikuntza zuzenketa sartu dio hasierako proposamenari, Behe Ganberan onartuko diren legeak Kongresuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan daitezen Estatuko hizkuntza ofizial guztietan eta denak benetako bertsiotzat jo daitezen. “Legeak hizkuntza ofizial guztietan benetakotzat jotzeak ahalbidetuko du lege hauek balio juridikoa izatea eta hori aurrerapauso esanguratsua izango da euskararen, katalanaren eta galegoaren normaltasunerako, hizkera juridikoari dagokionez”, azaldu du Agirretxeak.
Diputatu jeltzaleak ildo beretik deitoratu du Partido Popularrak , beste behin ere, Estatuko hizkuntza ofiziala defendatzeko “aukera” galdu duela eta Vox-en “jarrera autoritarioa” kritikatu du “beste garai batekoa delako”. Amaitzeko esan duenez “ezinbestekoa da euskarari bide berriak zabaltzea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10