Prentsa Aretoa
2023/09/26
Aitor Estebanek Alberto Núñez Feijooren hitzaldiaz esan du “kontraesankorra” dela eta “zale eta ingurukoei zuzenduta” egin duela
Euskal Taldeko bozeramaileak esan du Espainiako Gobernurako presidentegaia ez dela “boto bila” etorri eta bere diskurtsoarekin “zuzenketa ugari” planteatu dizkiola Partido Popularrak berak eginikoari"
Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek agerraldia egin du gaur arratsaldeko lehen orduan hedabideetako profesionalen aurrean, Alberto Nuñez Feijóo Espainiako Gobernuko presidentegaiak gaurko inbestidura-saioan egin duen lehen hitzaldiaren balorazioa egiteko. "Ematen du ez dela boto bila etorri, ezta ezer ereiteko ere. Ustezko eta balizko hauteskunde kanpaina baten lehen mitin moduko bat izan da, beren zale eta ingurukoei zuzendua, inbestiduraren fase hau amaitutzat emanda", esan du Estebanek.
Hitzaldian, bozeramaile jeltzaleak Feijooren "kontraesanen" eta bere alderdiaren jardunari planteatutako "zuzenketen" adibideak eman ditu: "Erakundeak indartu behar direla esan du, baina Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia dagoen bezala dago, PPk berritzeko ekimena blokeatu duelako. Hizkuntzekiko eta autonomiekiko sentsibilitatea aipatu du, eta Kongresuan euskaraz hitz egin ahal izatea "karaoketzat" jo du. Esan du bere izaerarekin ez doala bere alderdiak eta Vox-ek erabili ohi duten "espainiar zintzoa" esamoldea erabiltzea, “baina jakina, estatuko nazio auzien aurrean egurra baino ez du proposatzen, Zigor Kodea eta Tribunalak besterik ez”. Amaitzeko, Estebanek esan du Espainiako presidentegaiaren hitzaldi zati batzuk Jekyll doktoreak idatziak zirela ematen zuen eta beste batzuk Mr. Hydek pentsatutakoak, “eta horregatik askotan ez dira batera etorri”.
Euskal Taldearen bozeramaileak Alberto Núñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidentegaiaren inbestidura-saioaren bigarren egunean hitz egingo du Kongresuko tribunatik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10