Prentsa Aretoa
2023/10/06
Aitor Estebanek ziurtatu du EAJ-PNV dagoeneko hasi dela negoziatzen Pedro Sánchezen inbestidurarako
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak ziurtatu du “pilota joko zelaian dagoela” eta jeltzaleek irmo eutsiko diotela beren “estiloari”, hau da, elkarrizketak publiko egingo dira akordioa “itxita dagoenean”
“Pilota joko zelaian dago”. Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak hitz hauekin ziurtatu du hasi direla dagoeneko EAJ-PNV eta PSOEren arteko negoziaketak,Pedro Sánchez Espainiako gobernuburu bihurtzea ahalbidetuko duen akordioa adostera begira.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Estebanek azaldu du “pare bat” bilera egin dela sozialistekin, eta nabarmendu nahi izan du negoziatzeko orduan “diskrezioak” duen garrantzia: “Gure betiko estiloari eutsiz, zerbait esango dugu akordioa itxita dagoenean”. Edozein kasutan, jeltzaleen bozeramaileak esan duenez “jende guztiak imajina dezake” EAJ-PNVk negoziaketara eramango dituela autogobernu-esparruak,bai eta ekonomikoak ere, eta legealdirako mekanismoak, aurreko legealdiaren azken zatia “apur bat zoratzeko modukoa izan zelako”.
Azken kontu honi dagokionez, Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu nahi izan du PSOEk “bateratzen jakin beharko dituela” inbestidura babestuko duten talde politiko guztien proposamenak. “Ahalegina jarri behar da guztiok adostu ahal dugun horretan, eta beste gaiak baztertu edo beste momentu baterako utzi”, esan du.
Azkenik, Etxebizitza legeaz galdetu diotenean, Estebanek gogora ekarri du Bildu dela Euskadiko,Kataluniako edo Galiziako alderdi politiko bakarra eskumenen inbasioa ez dagoela esaten duena, ERCk lehenago esandakoa zuzendu baitu. “Gero eta argiago dago arrazoia gure alde genuela eta egin beharreko egokitzapenak egin beharko direla, Eusko Jaurlaritzak eta Parlament-ek horrenbestetan planteatutakoaren harira”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10