Prentsa Aretoa

2023/10/09

Bardean egin diren azken praktika militarren inguruan galdetu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari

Joseba Agirretxeak galdera sorta bat erregistratu du, joan den astean eremu horretan hainbat jaurtigaik eztanda egin zutela jakin ondoren. Unescok gunea biosferaren erreserba natural izendatu zuen

rss Ezagutzera eman
Bardean egin diren azken praktika militarren inguruan galdetu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak galdera sorta bat erregistratu du Espainiako Gobernuak Bardeako tiro-poligonoan egin diren azken praktika militarrei buruz idatziz erantzun dezan. Diputatu jeltzaleak bere ekimenean azaldu duenez, zenbait komunikabidek ezagutzera eman dute Unescok biosferaren erreserba natural izendatu eta babestutako gune hau joan den astean jaurtigaiak jaurtitzeko erabili zutela. Informazio horren arabera, inguruko bizilagunek 5 leherketa sentitu zituzten urriaren 5ean.

Hori dela eta, Agirretxeak Espainiako Gobernuari galdetu dio praktika militar horien berri ote duen, erabilitako jaurtigai kopurua zein den eta zer jaurtigai mota erabili diren, bai eta Bardeako tiro-poligonoa noiz kenduko duen ere. Euskal Taldeak 2021eko maiatzean Kongresuko osoko bilkuran aurkeztu zuen tiro poligonoa kentzeko ekimena.

Ondorengo estekan ikus daitezke Agirretxeak gaur erregistratu dituen galderak: https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/21056/preguntas-por-escrito-al-gobierno-espanol-sobre-pr

Gure Legebiltzar Taldea