Prentsa Aretoa
2023/12/06
Aitor Estebanek gogora ekarri du EAJ-PNVk ez zuela Espainiako Konstituzioa bozkatu, eta ziurtatu du Lege Nagusiaren erronka dela Estatuan diren nazioak aitortzea
Espainiako Konstituzioaren urtemugan, Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi du Lege Nagusi horrek egin behar duen bidea dela “naziotasuna aitortzea, aldebikotasuna eta arbitro neutrala bermatzea, egungo Auzitegi Konstituzionala izango ez dena”
“Espainiako Konstituzioak erronka bat du, bere sasoian onartu ez zuena, eta hori da Estatuaren barruan diren nazio ezberdinei dagokien tokia ematea. EAJ-PNVri dagokionez oso argi dugu orain eman beharreko urratsak direla naziotasuna aitortzea, aldebikotasuna eta arbitro neutrala izatea, egungo Auzitegi Konstituzionalak bermatzen ez duen zerbait”. Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak hitz hauekin deskribatu ditu Espainiar Konstituzioaren erronkak, Lege Nagusiaren 45. urtemuga bete delarik.
Hedabideen aurrean eman dituen adierazpenetan, Estebanek gogoratu du EAJ-PNVk ez zuela Espainiar Konstituzioaren alde bozkatu eta “ulertezin” jo du Gernikako Estatutuaren narriatzea, Espainiako gobernuari eta auzitegiei dagokienez behintzat, Konstituzioaren marko barruan egon arren: “Horrek ez du gauza on gehiegi esaten Konstituzioaz eta bere oinarriez”.
Halaber, bozeramaile jeltzaleak kritikatu duenez “Autonomia Erkidegoetan dagoeneko ez dago eskuduntza esklusiborik, estatutuek kontrakoa jaso arren” eta ziurtatu du Espainiako alderdi handiek ere ez dutela “beren Konstituzioan sinesten”, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berrikuntzarekin gertatzen ari dena “deskalabru hutsa” delako.
Euskal Taldearen bozeramaileak adierazpen hauek egin ditu El Hierro irlako “Roque de la Bonanza” izenekoaren aurrean, irla bisitatzera joan baita Javier Armasekin, Agrupación Herreña Independiente (AHi) taldeko bozeramaile eta irlaren ordezkari gisa Gorteetako Goiko Ganberako senatari denarekin. Esteban gaur izango da Valverdeko Udalak antolatu duen topaketan, non 1978ko Espainiako Konstituzioaren inguruko mahai ingurua egingo den.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10