Prentsa Aretoa

2023/12/13

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari adierazi dizkio amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa eta adingabeak zaintzeko guraso-baimena eskuratzeko arazoak

Legegintzaldiko lehen kontrol saioan, Idoia Sagastizabalek Elma Saiz Gizarteratze, Segurantza Sozial eta Migrazio gaietarako ministro berriari eskatu dio "iragarpen handiak eta presak” alde batera utz ditzala “erabakiko diren ekimenek hiritarrentzat ondorio positiboak ekar ditzan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak Kongresuko osoko bilkuran azaldu ditu gaur adingabeak zaintzeko guraso-baimena hartzeko orduan herritargoari planteatzen zaizkion arazoak, bai eta amiantoaren biktimek asbestoaren eraginpean dauden pertsonentzat sortutako konpentsazio-fondoa eskuratzeko dituzten arazoak ere. Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak galdera bat egin dio Elma Saiz Espainiako Gobernuko Gizarteratze, Segurantza Sozial eta Migrazio gaietarako ministro berriari kontrol saioan, eta "iragarpen handiak eta presak alde batera uzteko" eskatu dio Estatuko Gobernuari, "erabakiko diren ekimenek hiritargoarentzat emaitza positiboak ekar ditzaten".

Sagastizabalek kritikatu du amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa, zeinak Eusko Legebiltzarraren Lege Proposamen batean sorburua baitu, 11 hilabete daramatza noiz garatuko zain. “Biktimek ez dute Espainiako Gobernuaren aldetik inolako konpentsaziorik jaso eta Segurantza Sozialak kobratzeko ezartzen dituen baldintzak ez dira nahiko kaltetutako pertsonen elkarteen eta sindikatuen arabera”, kritikatu du.

Gainera, diputatu jeltzaleak nabarmendu du arazoak daudela adingabeak zaintzeko ematen den 8 asteko guraso-baimenarekin. Sagastizabalek azaldu duenez, "presaka eta beharrezko erregelamendu garapenik gabe" hartutako neurria da hau, eta horrek "zalantza asko" sortu ditu neurri hori ezartzearen inguruan, eta langileak "babesik gabe" utzi ditu. "Egoera desberdinak sortu ditu: enpresa batzuek ez dituzte baimenak ematen, eta beste batzuek bai, baina langilearen kontura egiten dute ez baitu soldatarik jasotzen, ez du aparteko ordainsarien zati proportzionala sortzen, ezta oporrak ere", zehaztu du.

Azkenik, Sagastizabalek gai horiek arautzeko eskatu dio Saizi, eta gogorarazi du Gobernu zentralak "asmatzeko" beste "aukera" bat duela Gobernua prestatzen ari den lege-dekretuan urte amaieran amaitzen diren neurri ekonomikoak luzatzean edo aldatzean.

Gure Legebiltzar Taldea